Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Lege-oharra

1. Webgune honen jabearen nortasuna

34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa, betez, www.donostiakultura.eus webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:

  • Izen soziala: DONOSTIA KULTURA Erakunde Publiko Enpresariala.
  • IFK zenb.: Q2000541I
  • Helbidea: Erregina Erregeordea kalea, 8. 20003 Donostia/San Sebastián. Gipuzkoa.
  • Telefonoa: 943 481 150
  • Faxa: 943 483900
  • Helbide elektronikoa: donostiakultura@donostia.eus

2. Web-orri hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Web-orria erabiltzerakoan, atariak "Erabiltzaile" izaera esleituko dio sartu denari eta www.donostiakultura.eus webgunean sartzerakoan argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertzen da. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurriko ditu webgunean sartzen den eta, hala badagokio, web-orri honen bidez eskainitako zerbitzuak erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, baldintza horiek aldatu egin baitaitezke.

Zentzu horretan, "Erabiltzaile" gisa joko da, www.donostiakultura.eus webgunera sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo doako edo kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona.

2.1. Xedea eta aplikazio-esparrua

Erabilera-baldintza orokor hauek, www.donostiakultura.eus webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) zein jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere.

Donostia Kulturak berariazko baldintzak ezartzeko eskubidea du eta berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza orokor hauek, azken finean, aplikazio osagarrikoak dira.

2.2. Webgunera sartu eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

  1. www.donostiakultura.eus webgunera sartzea, hasiera batean behintzat, librea eta doakoa da. Hala ere, zenbait zerbitzu eta edukirentzat aurrez zerbitzua edo produktua kontratatu beharko da. Kasu horietan, horretarako Donostia Kulturak berariaz sortutako baldintza zehatzak aplikatuko dira eta kontratatu aurretik eskuragai jarriko ditu.
    1. Webgune honetan dauden zerbitzuak erabili nahi dituzten adin txikikoek, aurrez, beren guraso, tutore edo ordezkari legalen baimena izan behar dute eta horiek izango dira beren ardurapean dauden adin txikikoek eginiko ekintza guztien arduradun bakar.
    2. Uneoro, Erabiltzaileak web-orrian dauden zerbitzuen legezko erabilera egingo dute, honako baldintza orokorren, indarrean dagoen legediaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta, oro har, Interneten onartutako beste praktika batzuen arabera ere.
    3. Erabiltzaileak izena emateko web-orri honetan dauden formularioen bidez emaniko informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatuko du. Erabiltzailearen ardura izango da emandako informazioan egon daitekeen edozein aldaketaren berri berehala ematea Donostia Kulturari.
    4. Erabiltzaileak ez du honakoa egingo: birus, programa, makro edo edozein karaktere-sekuentzia sartzea web-orri honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko asmoz; beste erabiltzaile batzuk web-orrira sar daitezen eragoztea baliabideak masiboki kontsumituz; publizitate-helburua duten web-orriko datuak kaptatu; web-orri honetan jasotzen diren edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarren batzuei eman; web-orri honetako zerbitzuen bidez, jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmenezko konpromisoak eta hirugarren batzuen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubidea kaltetu ditzaketen ekintzak burutu; bidegabeko leia eta zilegi ez den publizitatea egitea.
    5. www.donostiakultura.eus webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak bere burua erregistratu behar badu, Erabiltzailea bera izango da informazio hori egiazkoa eta legezkoa denaren arduradun. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, erabiltzaileak, zerbitzuak eskuratzeko behar duen pasahitz horren erabilera arduratsua egiteko eta sekretuan gordetzeko konpromisoa hartuko du. Beraz, Erabiltzaileak emango zaien edozein identifikatzaile edota pasahitzen zainketa eta konfidentzialtasun egokiaren arduradunak dira eta horren erabilera hirugarren batzuei ez uzteko konpromisoa hartuko dute, aldi baterako edo iraunkorki izan, bai eta zerbitzutik at dauden pertsonei zerbitzuak eskuratzen ez laguntzeko konpromisoa ere. Erabiltzailearen ardura izango da, pasahitza arduraz ez erabiltzeagatik edo galdu izangatik, legezkoa ez den hirugarren batek pasahitza erabiltzen badu zerbitzuen erabilera ez legezkoa egiteko. Pasahitza lapurtu edo galtzen bada edo erabiltzailearen pasahitzak baimenik gabe eskuratzen badira, Erabiltzailea izango da Donostia Kulturari berehala jakinarazteko arduraduna pasahitzak ezeztatzeko. Donostia Kultura ez da, inola ere, baimendu gabeko hirugarren batzuek eginikoen arduradun Erabiltzaileak aipatu jakinarazpena egiten ez duen bitartean.

      3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak

      Donostia Kultura www.donostiakultura.eus osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.

      www.donostiakultura.eus webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi Donostia Kulturak, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.

      Hori dela eta, Erabiltzaileak onartzen du www.donostiakultura.eus webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, Donostia Kulturaren berariazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ekoizpen-mota erabiltzen baditu, jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak urratzen ari dela.

      www.donostiakultura.eus webguneari Internet bidez borondatez emandako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) soilik Donostia Kulturaren jabetza izatera pasako da eta horren erabileraren eskubide mugagabeak izango ditu, egileari, zein beste edozein pertsonari, inolako saririk eman beharrik gabe.

      4. Erantzukizunen eta bermeen erregimena

      1. Donostia Kulturak ez du www.donostiakultura.eus webgunean dauden zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo doitasuna bermatzen, eta beraz, ez du inongo ardura zuzen edo zeharkakorik izango Erabiltzaileak webguneak iruzur egin diola pentsatuta sor diezazkiokeen edozein eratako kalte eta galeretan.
      2. Donotia Kulturak jakinarazten du, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren arabera, webguneak egoki funtzionatzeko eta birusak eta elementu kaltegarriak desagerrarazteko aukera eskaintzen duten neurri tekniko eta antolatzaileak hartu dituela; hala ere, ez du honako hauen ardura hartzen: a) www.donostiakultura.eus webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna; (b) akatsik ez egotea aipaturiko edukietan eta gerta litekeen edozein oker zuzentzea; (c) www.donostiakultura.eus webgunean birusik edota bestelako elementu kaltegarririk ez egotea; (d) hartu diren segurtasun-neurriak menderaezinak izatea; (e) www.donostiakultura.eus webguneko segurtasun-sistemak hausten dituen pertsonak eragindako kalte eta galerak.
      3. Erabiltzailea izango da hirugarren pertsonen aurrean www.donostiakultura.eus webgunera pertsonalki edo bere izenean bidalitako edozein mezuren arduradun bakarra, bai eta web-orri honetan dauden eduki eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearen arduraduna ere.
      4. Donostia Kulturak mantentze-, konpontze-, eguneratze- edo hobetze-lanak direla eta, www.donostiakultura.eus webgunerako sarbidea denbora batez eta abisurik gabe bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du. Baldintzek hala egiteko aukera ematen duten guztietan Donostia Kulturak, aldez aurretik, zerbitzuak etengo diren dataren berri emango duen abisua argitaratuko du bere web-orrian.
      5. www.donostiakultura.eus webgunean egon daitezkeen beste web-orri batzuetarako estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete; Donostia Kulturak ez du gune horien gaineko ardurarik hartzen, horien gaineko kontrolik ez baitu; azken batean, helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea baita, eta hortaz, Erabiltzailea bere ardurapean sartuko da horietara eta horietan arautzen diren erabilera-baldintzetan.
      6. Donostia Kulturak ez du Erabiltzaileek bere webgunean dauden eduki eta zerbitzuen gainean egin dezaketen erabilera bere gain hartzen. Beraz, ez du bermatzen Erabiltzaileek egin dezaketen aipatu edukien eta zerbitzuen erabilera baldintza orokor hauen araberakoa izango denik, ez eta era arduratsuan egingo dutenik ere.

        5. Iraupena eta aldaketa

        1. Donostia Kulturak sarbiderako baldintza orokor hauek, osoki edo partzialki, aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak webgune honetan bertan argitaratuz. Halaber, beharrezkotzat dituen aldaketak egin ahal izango ditu aurrez jakinarazi gabe, eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehituz, eta baita aurkezteko era edo kokalekuaren forma bera ere. Hortaz, indarrean dauden baldintza orokortzat, Erabiltzailea www.donostiakultura.eus webgunera sartzerakoan argitaratuta daudenak hartuko dira, eta horren ondorioz, Erabiltzaileak aipatutako erabilpen-baldintzak aldizka irakurri beharko ditu.
        2. Baldintza berezietan xedatutakoa kontuan hartu gabe, Donostia Kulturak web-orriko edukietarako sarbidea bukatutzat hartu, bertan behera utzi edo eten dezake, edozein momentutan eta aurrez jakinarazi gabe, eta Erabiltzaileak ezin eskatuko du inolako kalte-ordainik.

        6. Pribatutasun politika

        Ondorengo lotura hauetan zure datuek izango duten trataera kontsulta dezakezu.

        7. Legedi aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena

        Donostia Kulturaren eta Erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. ala ere, araudiak aldeei foru baten mendean jartzeko aukera ematen dien kasuetarako, Donostia Kulturak eta Erabiltzaileak, egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.

        Donostia Kultura Harremanetarako

        943 48 11 50

        donostiakultura@donostia.eus