Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Pribatutasun politika

Donostia Kultura txartela norberarena eta inori utzi ezina da.
Txartela eskatzeko ezinbestekoa da 14 urtetik gorakoa izatea.

 

 


Pribatutasun Politika: Donostia Kulturako WEB Bazkideentzat

1. Sarrera:

DONOSTIA KULTURA ENPRESA-ERAKUNDE PUBLIKOAREN (aurrerantzean, DONOSTIA KULTURA) webgune honen bidez egindako datu pertsonalen tratamendua datuak babesteko Europako araudian ezarritakoaren arabera arautzen da - 2016/679 Erreglamendua (EB) – Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorra (DBEO) – hala nola Datu pertsonalak eta Eskubide Digitalak babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarri moduan eta datuak babesteko aplikagarri den gainerako araudian ezxarritakoarekin bat, erabiltzaileen datuak babesteko oinarrizko eskubidea uneoro bermatzeko.

Pribatutasun-politika hau irakurrita, erabiltzaileak web gune honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak nola tratatu eta babesten diren jakin dezake. Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du pribatutasun-politika hau. Modu argi eta errazean idatzi da, errazago ulertzeko. Hala, libre eta borondatez erabaki dezake bere datu pertsonalak DONOSTIA KULTURAri eman nahi dizkion, horretarako prestatutako baliabideen bidez.

Era berean, pribatutasun-politika honen helburua da DBEOren arabera dituen eskubideei buruzko informazioa ematea. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan dbo@donostia.eus helbidearekin.

2. Tratamenduaren arduraduna:

Webgune honen bidez egindako tramitearen arabera, datu pertsonalak honako hauek erabiltzen ahalko dituzte:

  • DONOSTIAKO UDALA; IFZ: P2007400; helbidea: Ijentea kalea, 1 – 20003 Donostia (Gipuzkoa) eta telefonoa: 010 / 943 481 000. Tratamenduaren arduraduna izango da eta DONOSTIA KULTURA, tratamenduaren enkargatua.
  • DONOSTIA KULTURA ENPRESA ERAKUNDE PUBLIKOA, IFZ Q2000541I, helbidea: Reina Regente, 8. 20003 Donostia (Gipuzkoa) eta telefonoa: 943 48 11 50, tratamenduaren arduraduna izango dena.

Kasu bakoitzean egin beharreko tramitearen arabera, kasu bakoitzean tratamenduaren erantzulea nor den jakinaraziko zaio erabiltzaileari.

Era berean, jakinarazten dizugu bai DONOSTIA KULTURA bai DONOSTIAKO UDALAK badutela Datuak Babesteko ordezkari bat, eta harekin harremanetan jar zaitezkeela helbide honen bidez: dbo@donostia.eus, edo Udaleko zuzendaritzara idazki baten bidez, "Datuak Babesteko Ordezkariari" laguntzeko.

3. Bildutako datu pertsonalak:

Webgune honen bidez datu pertsonalak biltzen dira, bertan emandako zerbitzu batzuetara sartu eta zerbitzu horiek emateko. Datu horietako batzuk zuzenean ematen dira, adibidez, eskaera- edo inskripzio-formulario bat betetzen denean, eta beste batzuk zeharka lortzen direnean, adibidez, cookie-ak.

Hauek dira webgune honek datu pertsonalak bildu eta tratatzeko erabiltzen dituen baliabideak:

  • Inprimakiak: Formulario digitalen nahiz formatu elektronikoen bidez, datu pertsonalak biltzen dira, web gune honetan eskaintzen diren zerbitzuak eskuratu eta emateko.
  • Posta elektronikoak: Web gunean ezarritako posta elektronikoko helbideak datu pertsonalak biltzeko bitartekoak izan daitezke.
  • Cookieak: Webgune honek cookie teknikoak erabil ditzake (zerbitzariak orrira sartzen den gailura bidaltzen dituen informazio-fitxategi txikiak), webgunea behar bezala funtzionatzeko eta ikusteko ezinbestekoak diren zenbait funtzio betetzeko.
  • Webgunean eskuragarri dauden formularioetan eskatzen diren datuak, oro har, nahitaezkoak dira ezarritako helburuak betetzeko (eskatutako eremuan besterik adierazten ez bada). Datuak igortzeko beste baliabide batzuk erabiliz gero, erabiltzaileak kasu bakoitzean behar den informazioa bakarrik eman beharko du.

    Alde horretatik, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu datu gehiegi edo desegokiak direla-eta sor daitezkeen erantzukizunak, bere borondatez erabakitzen badu horiek ematea, ezarritako datuen bidez.

    4. Tratamenduaren mugak:

    14 urtetik beherakoei ez zaie baimenik ematen beren datu pertsonalak web gune honetan gaitutako bitartekoen bidez emateko (zerbitzuak eskatzeko, harremanetan jartzeko edo mezu elektronikoak bidaltzeko web-formularioak betetzea). Beraz, baliabide horiek erabiliz datu pertsonalak ematen dituzten pertsonak formalki 14 urtetik gorakoak direla adierazten dute, eta DONOSTIAKO UDALA eta DONOSTIA KULTURA salbuetsita daude betebehar hori ez betetzeagatik.

    Eskainitako zerbitzuak 14 urtetik beherakoentzat direnean, adingabearen gurasoen edo legezko tutoreen baimena lortzeko bitartekoak jarriko dira..

    5. Informazioa datu-bilketan:

    Datuak formulario baten bidez (online edo deskarga daitekeen formatuan) edo web gunean ezarritako beste komunikazio-bide batzuen bidez jasotzen diren bakoitzean, datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera jakinaraziko zaio eragindako pertsonari.

    Eragindako pertsonei informazioa erabilitako bidearen arabera emanen zaie:

    • Inprimakiak (on line eta deskarga daitekeen formatua): informazioa inprimakian bertan sartuko da.
    • Mezu elektronikoak: informazioa helbide honetan dago eskuragarri: Eginbeharra, mezu elektronikoak.
    • Cookie-ak: informazioa cookie-en politikan dago eskuragarri. Ikus Cookie-en politika.

    Erabiltzaileari dagokio emandako datu pertsonalak egiazkoak eta zehatzak izatea. Erabiltzailearen datuetan aldaketarik izanez gero, tratamenduaren erantzuleari jakinarazi beharko zaio, eguneratuta izan ditzan.

    6. Segurtasun-neurriak

    DONOSTIA KULTURAk segurtasun-neurri egokiak hartzen ditu, datuak babesteko indarrean dagoen araudian aurreikusitakoaren arabera, webgune honen erabiltzaileen datuak babesteko oinarrizko eskubidea bermatzeko.

    Ezarritako segurtasun-neurriak Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun Neurriak) ezarritakoak dira. Neurri horiek Udalaren Segurtasun Politika osatzen duten dokumentuetan daude deskribatuta, eta, era berean, webgune honetan segurtasun-maila egokia bermatzeko beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatu dira.

    7. Eskubideak:

    Hauek dira ukitutako pertsonen eskubideak:

    • DONOSTIAKO UDALA eta/edo DONOSTIA KULTURA zure datu pertsonalak tratatzen ari den baieztatzea.
    • Zure datu pertsonaletara sartzea, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzea ere, edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzea, baldin eta, besteak beste, datuak ez badira jada beharrezkoak datuak bildu ziren helburuetarako.
    • Egoera jakin batzuetan eskatzea:
      • Zure datuen tratamendua mugatzea; kasu horretan, DONOSTIAKO UDALAK eta/edo DONOSTIA KULTURAk bakarrik gordeko dituzte erreklamazioak egin edo defendatzeko.
      • Zure datuen tratamenduari aurka eginez gero, kasu horretan, DONOSTIAKO UDALAK eta/edo DONOSTIA KULTURAk datuak tratatzeari utziko dio, legezko premiazko arrazoiengatik izan ezik, edo izan daitezkeen erreklamazioak erabili edo defendatzeagatik izan ezik. Banakako erabaki automatizatuetarako zure datuen tratamendua barne.
      • Datuen eramangarritasuna, ukitutako pertsonari emateko edo beste arduradun bati transmititzeko, formatu egituratuan, erabilera komunean eta irakurketa mekanikoan.
    • Era berean, datuen tratamendua onespenean oinarrituta dagoenean, eskubidea du hura ezeztatzeko, datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritako moduan eta baldintzetan.

      Eskubideak tratamenduaren arduradunetako edozeinen aurrean erabili ahal izango dira, pribatutasun-politika honen 2. atalean adierazitako helbideetan

      Eskubideak erabiltzean behar bezala zaindu edo atenditu ez bada, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, lehenengo auzialdian, erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozu DONOSTIAKO UDALEKO edo DONOSTIA KULTURAKO datuak babesteko ordezkariari: dbo@donostia.eus.

       


       

      Pribatutasun Politika: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea

      Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, "PRIBATUTASUN POLITIKA") www.donostiakultura.eus izeneko domeinuaren bidez sarbidea duen web orriaren (aurrerantzean, "WEBGUNEA") erabiltzaile gisa, eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareari, "Newsletter" informazio zerbitzuei edo une bakoitzean WEBGUNEAREN bidez erabilgarri dauden bestelako funtzionalitateei dagokienez, zeuk ematen dizkiguzun datu pertsonalak DONOSTIA KULTURA EEPk (aurrerantzean, "DONOSTIA KULTURA"), EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO KULTURA ONDAREAREN ZUZENDARITZAREN tratamendu eragile gisa, biltzeko eta tratatzeko prozesua arautzen du. Hori guztia alde batera utzi gabe zuri beharrezko informazioa helarazteko eta, hala badagokio, zure adostasuna eskatzeko WEBGUNEAN eskuragarri dauden atal ezberdinetan, formularioetan edo zerbitzuetan ezarritako aurreikuspen zehatzak.

      DONOSTIA KULTURAK eskubidea du PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko legegintzan, jurisprudentzian eta/edo arlo administratiboan izaten diren berrikuntzetara nahiz une bakoitzean WEBGUNEAREN bidez garatzen dituen jardueretara egokitu behar denean, uneoro kontuan izanda zure eskubideak eta interesak.

      Edonola ere, DONOSTIA KULTURAK PRIBATUTASUN POLITIKAN sartu ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkizu, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiari jarraituz kontuan izan behar ditugun informazio betebeharrak behar bezala betetzeko.

       

      Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

      Zure datuen tratamenduaren arduraduna EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO KULTURA ONDAREAREN ZUZENDARITZA da, eta erakundearen helbidea da Vitoria-Gasteiz (Araba), Donostia-San Sebastián kalea 1.

      PRIBATUTASUN POLITIKAREKIN eta/edo zure datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko kontsulta egiteko, adierazitako posta helbidearen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

      Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?

      DONOSTIA KULTURAN tratatzen ditugun datu pertsonalak zuk zeuk eman dizkiguzu (i) WEBGUNEAREN bidez nabigatzean bete dituzun formularioen bidez (e.g. harremanetarako formularioa, "newsletter" zerbitzura harpidetzeko formularioa, eta abar); edo (ii) kontsulta egiteko mezu elektroniko baten bidez.

      Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak izango balira, ziurtatzen duzu hirugarren horri eman diozula PRIBATUTASUN POLITIKAREN berri eta lortu duzula haren datuak DONOSTIA KULTURARI, jarraian adierazitako helburuetarako, emateko haren adostasuna.

      Bestalde, jakinarazten dizugu sare sozialetako zure datuak ere tratatu ditzakegula DONOSTIA KULTURAK erabiltzen dituen sare sozialetako profil korporatiboen bitartez, eta sare sozial bakoitzean ezarritako terminoak eta baldintzak jarraituz.

      Zein eratako datuak tratatzen ditugu?

      DONOSTIA KULTURAN tratatzen ditugu zurekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun formularioen bidez eta/edo helbide elektronikoaren bidez eman dizkiguzun datuak.

      DONOSTIA KULTURAN, bereziki, honako datu kategoriak tratatzen ditugu, WEBGUNEAZ egiten duzun erabileraren arabera:

      • Identifikaziorako eta harremanetarako datuak (e.g. izena, abizenak, NANa, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefono zenbakia, etab.).
      • Interneteko nabigazio datuak (e.g. IP helbidea, web orrietako bisitak, wifi sareetako konexioak, etab.).

      Zein helbururekin eta legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

      Zuk emandako datuak honako helburu hauekin tratatzen ditugu:

      • Liburutegietako maileguak eta jakintza kontrolatzeko, bai eta liburutegien errendimenduaren eta estatistiken adierazle gisa erabiltzeko ere, liburutegi zerbitzuen hedapena barne dela.

      EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO KULTURA ONDAREAREN ZUZENDARITZAK eta DONOSTIA KULTURAK, aplikatzekoa den araudiari jarraituz, zure datu pertsonalez egiten duen tratamendua WEBGUNEAN horretarako gaitutako mekanismoen bidez zeuk borondatez emandako datu pertsonalak biltzean zeuk emandako adostasunak legitimatzen du.

      Gogoratzen dizugu edozein unetan ezeztatu dezakezula libreki eta dohainik zure adostasuna, Zein dira zure eskubideak? atalean adierazitako terminoetan.

      Nori komunikatuko dizkiogu zure datuak?

      EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO KULTURA ONDAREAREN ZUZENDARITZAK eta/edo DONOSTIA KULTURAK, Legeak hala agintzen duen kasuetan ez ezik (e.g. Zerga Administrazioak, Justizia Administrazioa edo administrazio publikoak) toki administrazioari ere komunikatuko dizkio zure datuak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea garatzen duen 11/2007 Legean ezarritakoa betetzeko, eta euren eskumenen arabera erabiliko dituzte datuok.

      Ez da aurreikusten zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

      Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

      Orokorrean, zure datu pertsonalak gordeko ditugu horiek tratatzeko zeuk emandako adostasuna atzera botatzen duzun arte edo datuak ezereztea eskatzen duzun arte, eta EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO KULTURA ONDAREAREN ZUZENDARITZAK eta/edo DONOSTIA KULTURAK dagozkion lege betebeharrak betetzeko behar duen denboran.

      Nolanahi ere, jakinarazten dizugu DONOSTIA KULTURAK datuak garbitzeko barne politikak dituela ezarrita bere esku dauden datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko, eta datuak, beraz, ezereztu ahal izango dira jada beharrezkoak ez direnean eta/edo biltzean zuten helburuetarako egokiak izateari uzten diotenean.

       

      Zein dira zure eskubideak?

      Datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiak zure datu pertsonalei buruzko hainbat eskubide ematen dizkizu, eta horiek tratatzen diren bitartean baliatu ahal izango dituzu. Honakoak dira eskubide horiek:

      • Zure datuetan sartzeko eskubidea: zure datuetara sartzeko eskubidea duzu zuri buruzko zein datu pertsonal tratatzen ari garen jakin dezazun.
      • Zure datuak zuzentzea edo ezereztea eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan guk tratatzen ditugun zure datu pertsonal okerrak zuzen ditzagula edota, besteak beste, bildu zirenean zeuden helburuetarako jadanik beharrezkoak ez badira, ezerez ditzagula eskatzeko eskubidea duzu.
      • Zure datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan zure datuen tratamendua muga dezagula eskatzeko eskubidea duzu, eta kasu horretan jakinarazten dizugu erreklamazioak gauzatzeko edo aldezteko bakarrik gordeko ditugula, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusita dagoen moduan.
      • Zure datuak transferitzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, guri eman dizkiguzun zure datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko eskubidea duzu, bai eta beste tratamendu arduradun bati bidaltzekoa ere.
      • Zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure egoera partikularra dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea duzu, eta kasu horretan datu pertsonalak tratatzeari utziko diogu, nola eta ez den egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.

      Era berean, eskubidea duzu zure adostasuna edozein unetan kentzeko. Adostasuna kentzeak ez du eraginik izango kendu aurretik emandako adostasunean oinarrituriko tratamenduaren legitimitatean.

      Eskubide horiek gauzatzeko eskaera idatziz egin behar zaio DONOSTIA KULTURARI Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna? atalean adierazitako posta helbidean.

      Azkenik, jakinarazten dizugu erreklamazioa jar dezakezula Kontrol Agintaritza eskudunean, bereziki ezin izan badituzu zure eskubideak behar bezala gauzatu.

      Segurtasun neurriak

      DONOSTIA KULTURAK konfidentzialtasun osoz eta sekretua gordetzeko betebeharra aplikatuz tratatuko ditu beti zure datuak, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusitakori jarraituz eta zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datuok alteratzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea, eta datuetara baimenik gabe sartzea saihesteko neurri tekniko eta antolaketazkoak hartuta, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta zer arriskuren mende dauden kontuan izanda.

      Cookie politika

      Bestalde, adierazten dizugu DONOSTIA KULTURAK cookie politika duela ezarrita, eta honako esteka honen bidez eskura daiteke.

Donostia Kultura Harremanetarako

943 48 11 50

donostiakultura@donostia.eus