Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Telmo Museoak GCBC bilduma aberasteko erreferentziazko argazki-liburuen lehen edizioak eskuratu ditu

Asteartea, 2021(e)ko Apirila(r)en 06-(e)an

Walker Evansen American photograhs (1938an lehen aldiz argitaratua), William Kleinen Life is good & Good for you in New York: trance, witness, revels (1956an argitaratua) eta Robert Franken Les Américains (1958an ikusi zuen lehen aldiz argia Frantzian) lanak San Telmo Museoan eskuratu dituen 30 argazki-liburu klasikoen artean daude. Helburua, dagoeneko 2.700 titulu baino gehiago dituen Gabriela Cendoya Bergareche Bilduma osatzea eta aberastea da, museoko liburutegian dagoena eta edonork kontsulta dezakeena.

Gabriela Cendoyaren aholkularitzarekin, museoak Bruce Davidson estatubatuarraren Subway eta East 100th Street edo Larry Clarken Tulsa erosi ditu lehen edizioan. Bildumagilearen esanetan, "Dokumentu garrantzitsuak dira, eta guztiok gertutik ikusi ahal izango ditugu. Hunkigarria da liburu hauen orrialdeak pasatu ahal izatea -kontuz ibili beharrez-, liburutegiko bitxiak dira, eta horrela tratatuko dira ".

Made in France Richard Avedonek Harper 's Bazaarrentzat 50eko hamarkadan egindako lana da erosketa hauen garrantziaren beste adibide bat. Formatu handiko liburu honetan argazkilariaren sekretuak inoiz ez bezala aurkitu ditugu, eskuz idatzitako oharrak barne.

Heinrich Hoffmannen 1938ko propaganda naziaren panfletoak, bestalde, San Telmon ikusi ahal izan genituen obra historikoak dira, eta orain liburutegiko fondoaren parte ere izango dira.

Hona hemen San Telmo Museoak eskuratu dituen argazkigintzaren klasiko handienetako batzuen lehen edizioen zerrenda:

  • Evans, Walker . American Photographs (1938)
  • Hoffmann, Heinrich. Winterhilfwerk-heftchen (minilibros para el auxilio de invierno) (1938-c.)
  • Klein, William. Life is good & Good for you in New York: trance, witness, revels (1956)
  • Frank, Robert. Les Américains (1958)
  • Baranowski, Kurt (dir.) . Die Deutsche Volkpolizei (La Police du peuple allemand) (1965)
  • Davidson, Bruce . East 100th Street (1970)
  • Clark, Larry . Tulsa (1971)
  • Ghirri, Luigi . Kodachrome (1978)
  • Callahan, Harry . Water's Edge (1980)
  • Davidson, Bruce . Subway (1986)
  • Guidi, Guido . Guido Guidi, varianti (1995)
  • Blenkinsop, Philip . The cars that ate Bangkok (1996)
  • Vitali, Massimo . Les plages du Var. Les pieds dans l'eau (2000)
  • Avedon, Richard . Richard Avedon: Made in France (2001)
  • Ishiuchi, Miyako . Mother's (2002)
  • Ohtake, Shinto . UK77, digging my way to London (2004)
  • Kranzler, Paul . Land of milk and honey  (2005)
  • Johansson, Gerry . Sverige (2005)
  • Calderón, Miguel . Miguel Calderón (2007)
  • Donovan, Wylie ; Prus, Timothy . Scrapbook (2009)
  • Cairns, Antony . LDN (2010)
  • Milach, Rafal . In the car with R (2011)
  • Weber, Donald . Interrogations (2011)
  • Spada, Valerio . Gomorrah girl (2011)
  • Groschen / Messer . Aus Anderer Sicht = the other view (2011)
  • Johansson, Gerry . Oglunda (2011)
  • Milach, Rafal . Stand-by (2012)
  • Johansson, Gerry . Hattfabriken/Lunckewalde (2012)
  • Cairns, Antony . LPT (2012)
  • Milach, Rafal . House (2013)
  • Cairns, Antony . LDN 3 (2014)

Bestalde, San Telmo Museoak argazki-liburuarekin lotutako programazio egonkorra egiten jarraitzen du, eta jarduerekin bat eginez, GCBCren ohiko kontsulta ordutegia zabaldu egiten da eta jardueraren bat programatuta dagoen larunbatetan ere irekitzen da, 10: 00etatik 14: 00etara.

Artista batek bere lana aurkezten duen hitzaldi edota solasaldiek osatzen dute nagusiki programazioa, baina gainera, abuztuan book-jockey bat programatu da Juan Ciresen eskutik, argazki-liburu japoniarraren inguruan. Gainera, urte amaieran Gabriela Cendoya Bergareche Bildumari buruzko erakusketa ere antolatu du museoak, Jon Cazenave argazkilari donostiarrarekin kontatuko duena, komisario lanetan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu