Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"AridA – Bea Rivasen argazkiak" erakusketa FNAC Donostian

AridA

Osteguna, 2021(e)ko Apirila(r)en 22-(e)an

Giza Eskubideen 18. Zinemaldiko AridA – Bea Rivasen argazkiak erakusketa irekita egongo da apirilak 20tik maiatzak 31era FNAC Donostian.

Klima aldaketaren ondorioz, 2040ko horizontean edateko ur arazo handienak izango dituzten 33 herrialdeen zerrendan sartu da Espainia. Segura ibaiaren arroa da zorigaiztoko iragarpen honen ispiluetako bat. Duela hamarkada batzuez geroztik jasotako plubiometria eskasarekin eta tenperatura altuekin dirau bizirik, endemiko eta Tajotik datorren arro arteko isuraldatze baten menpe; obra hidrauliko faraoniko bat izan zen hura, 70eko hamarkadan egina, ingurumenarekiko eta gizartearekiko inpaktuak ia kontuan hartzen ez zirenean.

Ordutik, eskura ez duen baliabide batean oinarrituta eraiki da eskualdeko ekonomia, zonaldeko oreka hidrografiko naturala hautsita. Hala, hainbat jarduera ekonomiko lehian jarri dituen baliabide bihurtu da ura.

Bea Rivasek (Madril, 1976) mundu erreala itxuratzen duten ingurumenarekin, ekonomiarekin eta arazo sozialekin lotutako gaietan oinarritzen ditu bere proiektu pertsonal nagusiak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu