Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zinegoak jaialdiak Antzoki Zaharra bisitatuko du

Zinegoak

Asteazkena, 2021(e)ko Apirila(r)en 07-(e)an

Apirilaren 12, 13 eta 14an, Zinegoak 2021 jaialdiak Antzoki Zaharra bisitatuko du. Martxoaren 1etik 14ra Bilbon egindako Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko bi film luze eta film labur sorta bat proiektatuko dira.

Ehgam-ek Gehitu-k, Zinegoak eta Donostia Kulturak, hamahirugarren aldiz ondoz ondokoz, Antzoki Zaharra bisitatzen duen sariketa honen lagin bat aurkezten dute.

Antzoki Zaharra / 19:00

apirilak 12 / Film laburrak

Red Bay (2021). José Antonio Cortés Amunarriz. Euskadi. 29 min

Hondarribia, 1943. Martin gazteak familiaren baserrian lan egiten du. Haren ama Comète Sare klandestinoan dabil. Martinek bizitza betiko aldatuko dion harreman bat biziko du pilotu iheslari batekin.

Hands and Wings (2019). Sungbin Byun. Hego Korea. 18 min

Woo-Sung nerabeak ezin ditu eskuak askatasunez mugitu, eta, horren ondorioz, ezin ditu bere behar sexualak asetu. Haren amak laguntza eskaintzen dio askotan, baina egun batean Woo-Sungek amaren laguntzari uko egingo dio.

Meritum (2021). Yago Mateo. Euskadi. 6 min

Azkenean, Sarak eta Elenek haien helburua lortu dute. Baina zertarako hainbeste lan haien balentria handia aitortzen ez bada? Gauza batzuk ez dute preziorik.

On My Way (2020). Sönam V. Larcin. Belgika. 23 min

Ezustean, Nigeriako jatorria duen pertsona migrante bat iritsi da Belgikako landa-eremu batera, eta harreman ezkutu bat bizi duten bi gizonen egunerokotasun hauskorra kolokan jarriko da.

Mall (2020). Jerry Hoffmann. Alemania. 7 min

Lapurreta baten ondorioak. Didi, mutil barnerakoi bat, jostailu bat lapurtzen harrapatuko dute, eta haren aitak, hipermaskulinitatearen, ez du asmatuko nola jokatu.

Ni Naiz Naizena. Euskadi. 12 min. Kapitulo bat

Ni Naiz Naizena genero aniztasunari buruzko webgune dokumental bat da, Izar Filmsek sortua Mugen Gainetik, Gehitu eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. 10 minutuko 6 kapitulu izango ditu, eta horretarako sortutako web orri baten bidez zabalduko dira. Kapitulu bakoitza pertsonaia bati buruzkoa izango da. Pertsonaia horrek gizartean ezarri diguten gizon/emakume dikotomia horretatik kanpo bizi du generoa

apirilak 13

Her Mothers / Anyáim története (2020). Asia Dér & Sári Haragonics. Hungaria. 75 min

Maitasunari eta askatasunari buruzko film intimoa. Lesbiana bikote batek Hungariako homofobiari aurre egin beharko dio. Familia bat osatzen ahaleginduko dira, adopzio bidez, eta amatasunean zer rol hartu erabaki beharko dute. Zuzendarien magiari esker, indarkeria eta bazterkeria lesbikoaren drama bat izan zitekeena jaialdiko bikote enblematikoenaren historia bilakatzen da, eta ikus-entzule guztiak familia zoragarri honen parte izateko irrikatan uzten ditu.

apirilak 14

Valentina (2020). Cássio Pereira dos Santos. Brasil. 95 min

Valentina, 17 urteko gazte bat, landagunera joan da bizitzera, Márcia amarekin, berriz hasieratik hasteko asmoz. Eskola berrian besteek zapaldu ez dezaten, Valentinak bere izen soziala erabiliko du, bere trans-izaera sekretupean gordeta. Hala eta guztiz ere, Valentinari eta haren amari arazo bat sortuko zaie institutuan gurasoen bigarren sinadura eskatzen dietenean.

Sarrerak: 5 €

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu