Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Rafael Berrioren omenezko erakusketa eta zikloa Ernest Lluch Kultur Etxean

Yo ya me entiendo, Rafael Berrioren paradoxak

Asteartea, 2021(e)ko Martxoa(r)en 30-(e)an

Rafael Berrioren heriotzaren lehen urteurrena beteko da martxoaren 31n. Horren harira, lagun talde batek eta Donostia Kulturak erakusketa bat eta hainbat ekitaldi osagarri antolatu dituzte Ernest Lluch Kultur Etxean datozen asteetan. Horietaz gain, badira ere jarduera gehiago hirian zehar.

Jarduera guztietan gonbidapena beharrezkoa da. Gonbidapenak jarduera bakoitza baino 7 egun lehenagotik eskura daitezke amarakulturetxea@donostia.eus posta elektronikora idatziz.

Erakusketa

Martxoaren 31tik maiatzaren 22ra: Yo ya me entiendo, Rafael Berrioren paradoxak. Estudio Lanzagorta, Gorostidi-Sistiaga Arquitectos, Harkaitz Cano, Angel Aldarondoren eta Donostia Kulturaren eskutik. Kontuan izan apirilaren 1etik 5era itxita egongo dela.

«Indiegia kantautoreentzat eta kantautoreegia indientzat, Rafael Berrio, ezer baino lehen, bere lanbidearekin errotik konprometitutako pertsona izan zen. Erakusketa honek haren sormen prozesuaren nondik norakoak atera nahi ditu argitara, lehen izpia pizten denetik kantua egilearengandik askatzen den arte: inspirazio iturriak, zirriborroak, zuzenketak eta behin betiko erregistroa heldu bitartean huts egindako hamaika saiakeren lan nekeza. Haren ahots irmoa izango dugu gidari, nahiz diskurtso horretan kontraesanak ere sarri agertu, elkarri kontrajarritako iritzi eta uste kartsuak azaltzen baititu, bere burua ironia puntu batez zalantzan jartzen dutenak. Hona hemen paradoxa bere izateko arrazoi bihurtzen jakin zuen artista handi bat».

Solasaldiak

Apirilaren 15ean: Abesti baten anatomia. Hitzaldi praktikoa eskainiko dute Harkaitz Cano eta Rafa Ruedak.

Apirilaren 22an: Diálogos de músicos. Pedro Havoc, Juan Carlos Landa, Joserra Senperena eta Diego Vasalloren eskutik.

Apirilaren 29an: El increíble legado artístico de una personalidad nihilista. Ricardo Aldarondo, Juan G. Andrés, Gregorio Gálvez eta Eduardo Ranedoren parte hartzearekin.

Maiatzaren 6an: De "Arcadia en flor" a "Absolución": mi relación con Rafael Berrio hitzaldia eta argitaragabeko bideoak erakutsiko ditu Jonás Truebak.

Kontzertua

Maiatzaren 13an: Los amigos de Rafael Berrio. Ama, Giorgio Bassmatti, Pablo Blix, Charlie & Pavlyuchenko, Deriva, Havoc, Infame, Niños futuros, Paja, Rumano Power.

Proiekzioak

Apirilaren 16an: Vitrina pintoresca. Rafael Berriok Pio Barojari buruz egindako hitzaldia.

Apirilaren 30ean: 1971. Rafael Berrioren 1971 diskoan oinarritutako Teatro del Templeren dantza ikuskizunaren grabazioa.

Maiatzaren 7an: La reconquista (2016) filma. Jonás Trueba zuzendaria bertan izango da.

Bestelakoak

Horietaz gain, azpimarratzeko modukoa da Victoria Eugenia Antzokian maiatzaren 19an eta 20an egingo den Rafa in memoriam kontzertua eta lagunek hiriko hainbat gunetan antolatutako ekitaldiak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu