Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Poesialdia: Donostiako Poesiaren Astea martxoaren 22tik 26ra

2021eko Poesialdia

Osteguna, 2021(e)ko Martxoa(r)en 11-(e)an

Martxoaren 21ean ospatzen den Poesiaren Nazioarteko Eguna dela eta Donostia Kulturak Poesialdia programa antolatu du 22tik 26ra.

Martxoak 22. Itxaro Borda: Hitzen abaroan

Elkarrizketatzailea: Iratxe Retolaza. Ernest Lluch Kultur Etxea (Areto Nagusia). 19:00. Euskaraz.

Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da; lortzeko aldez aurretik eman behar da izena amarakulturetxea@donostia.eus e-postara idatziz. Soilik hartuko dira kontuan martxoaren 15etik aurrera jasotako eskaerak.

Martxoak 23. Ulu, ala, ele, Abere ba

Bigara (Itziar Aranburu & Jon Ander García), Amorante, Okene Abrego. Victoria Eugenia Club. 19:00. Euskaraz.

23ko aforoa beteta dago eta bigarren emanaldi bat egingo da 26, ostiralean.

Martxoaren 26ko ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da; lortzeko aldez aurretik eman behar da izena donostiakoliburutegiak@donostia.eus e-postara idatziz.

Martxoak 24. Luis García Montero: Los versos libres

Elkarrizketatzailea: Itziar Minguez. Ernest Lluch Kultur Etxea (Areto Nagusia). 19:00. Gazteleraz.

Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da; lortzeko aldez aurretik eman behar da izena amarakulturetxea@donostia.eus e-postara idatziz. Soilik hartuko dira kontuan martxoaren 15etik aurrera jasotako eskaerak.

Martxoak 25. IV. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa

Liburutegi Nagusia (San Jeronimo). 11:00 Euskaraz.

Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da; lortzeko aldez aurretik eman behar da izena donostiakoliburutegiak@donostia.eus e-postaren bidez. Laguntzailea: Balea Zuria argitaletxea.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu