Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Xake Produkzioak-en 'Fadoak entzuten zituen gizonak' antzezlanak irabazi du XXI. Donostia Antzerki Saria

Fadoak

Asteartea, 2021(e)ko Martxoa(r)en 09-(e)an

Xake Produkzioak-en Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XXI. Donostia Antzerki Saria. Lan hori da 2020an helduentzako Donostian antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena.

Fadoak entzuten zituen gizona lan bikaina dela adierazi du aho batez epaimahaiak.

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean izango da, 18:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta ondoren lan irabazlea eskainiko da. 

Epaimahaiaren esanetan, antzerki lan horrek maskulinitatearen gaia oso ondo lantzen du eredu desberdinak erabiliz eta ohiz emakumearekin lotzen den kantu mota bat, fadoa, abiapuntutzat hartuta. Horrez gain, epaimahaiak balio berezia eman dio kontakizunari, izan ere, originaltasun handiz garatzen da ohikoa ez den pertsonaia bat argumentutik kanpo sartuz eta taula gainean oso emaitza erakargarria eta desberdina lortzen da, kutsu surrealista bat emanaz.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu