Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi martxo hasieran

Mee too

Asteazkena, 2021(e)ko Martxoa(r)en 03-(e)an

Donostia Kulturaren guneetan datozen egunetan Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hainbat ekitaldi bildu dugu albiste honetan.

Kultur etxeak

Intxaurrondoko XXXIII. Emakumeen Astea martxoaren 7an abiatuko da arratsaldeko 18:00etan Larrotxene Kultur Etxean Me too ikuskizunarekin. Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegi antzezleek taularatuko dute. Gainerako ekitaldiak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira: hilaren 9an manifestuaren irakurketaren ondoren, Maria de Maeztu: Referente en el mundo de la enseñanza hitzaldia, Foru Aldundiaren laguntzarekin; El teatro como vía de evolución personal gaia jorratuko du Emakume Ausartak antzerki taldeak asteazkenean, martxoaren 10ean; amaiera hilaren 11n izango da, Muga deitzen da pausoa (2018) filmaren proiekzioarekin. Ondoren solasaldia egingo da Maider Oleaga zuzendariarekin. Intxaurrondo Berri Emakumeen Elkartearekin batera osatu du programa Donostia Kulturak.

Intxaurrondo Kultur Etxean ere, aipagarria da Tupust! komikiaz hitz egingo dutela martxoaren 9an Ainara Azpiazu Axpi eta Maitane Gartziandia egileak. Bi hilabetez behin Igor Leturiak koordinatzen duen komikigintzari buruzko euskarazko solasaldian kokatuko da ekitaldia.

Altzako XXXVI. Emakumeen Astea Larratxo Kultur Etxean abiatuko da martxoaren 8an arratsaldeko 17:00etan Las Chirlas Clown-en Misión insumisión antzezlanarekin. Astearteartean, hilaren 9an, Book Club filma ikusteko aukera egongo da.  Maite Higuera Barandilla-k Mujeres, madurez y sexualidad: de cómo gobernar nuestra erótica gaia jorratuko du ostegunean, hilaren 10ean. Astea bukatzeko, martxoaren 11n Anarkia relacional antzezlana eszenaratuko du Belen Cruz eta Mila Espiga bikoteak. Ostadar, Uztai Belar eta Elkarte Berri emakume elkarteek Donostia Kulturarekin batera antolatu dute programa.

Okendo Kultur Etxean Ni más ni menos antzezlana eskainiko du Las Pituister taldeak martxoaren 6an eta hilaren 12an Las mujeres en la ópera hitzaldia emango du Limbania Sotok. Ostiralean, hilaren 12an, Leihoak zabalik erakusketa zabalduko da Okendon. Bertan hainbat artistek hartu dute parte: Iraia Okina, Leire Salaberria, Maite Gurrutxaga, Paula Estévez eta Sandra Garayoa irudigileak. Testuak, berriz, Katarzyna Lebiedzińska-renak dira eta Koro Navarrok egin du euskarazko itzulpena.

Hilaren 12an ere, baina Loiola Kultur Etxean, Virginia Imaz klown-ak Pronoia oholtzaratuko du. Hiru ekitaldi hauetara joateko aldez aurretik hartu behar da tokia: begiratu bakoitzaren loturan jarraitu beharreko urratsak.

Loiolan bertan hilaren 8ra arte Emakume zapatistak: 10 legeak eta 11 eskaerak erakusketa dugu ikusgai eta Aieten apirilaren 30a arte izango dugu Space Girls, Space Women erakusketa.

Gure ahotsak Victoria Eugenian

Musikan, martxoaren 7an, Gure ahotsak kontzertuaren hirugarren edizioa antolatu dugu. Idoia, La Basu, Niña Coyote eta Chico Tornado arituko dira Victoria Eugenia Antzokian. Azken orduan, osasun arazoak direla eta, ez da egongo Matilda bikotea.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu