Asteartea, 2021(e)ko Otsaila(r)en 23-(e)an
Donostia Kulturak salgai atera du gaur udaberriko aurrerapen bat. Guztira, 13 ikuskizun dira (5 antzezlan, 5 kontzertu eta 3 dantza ikuskizun) Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan eta Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan emango direnak.
Los asquerosos, Cabeza de Vaca, Malandain Ballet Biarritzeko estreinaldia, Rafa In memoriam eta La Diva izango dira Victoria Eugenia Antzokian aurkeztuko diren ikuskizunetako batzuk. Antzoki Zaharrean berriz, Teatro del Barrioren Celebraré mi muerte eta Tartean Teatroaren Ez Dok Ero lanak izango dira ikusgai. Azkenik, Egiako Gazteszenak Oihana Varela eta Benetan be konpainiaren azken lanak aurkeztuko ditu eta Lugaritzeko Imanol Larzabal Aretoak, Xabi Aburruzagaren kontzertua eta Javier Liñeraren Antonia lana.
Sarrerak salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa