Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Miriam Isasiren "Erraldoi gorria. Kartografia lainotsua" instalazioa eta peformancea San Telmo Museoan

Astelehena, 2021(e)ko Otsaila(r)en 22-(e)an

San Telmo Museoak areto berri bat zabalduko du otsailaren 23tik aurrera Urgullen magalean erakusketan. Areto horretan,  Erraldoi gorria. Kartografia lainotsua proiektuaren instalazioa egongo da ikusgai maiatzaren 2ra bitarte. Piezaren izenburuak, Erraldoi Gorria, izar baten bizitzako etapa ezberdinei egiten die erreferentzia. Mugimenduak, arrastoak eta eraldaketak.

Bi kranpoi parek, Euskadiko hainbat zonaldetan aurkitutako Gerra Zibileko metrailaz hornitutakoak,  proiektuari hasiera ematen diote. Kranpoiek erresistentzia memoria gisa izar arrasto bat grabatzen dute.

Inpaktua eta energia eraldaketa-elementu gisa aurkezten dira. Izar-gorputzen mugimenduek, keinu eta omenaldi gisa arrastoa utziz, eragina dute eta gure historiaren parte dira. Hegemoniaren mende dagoen memoria kolektiboa. Instalazioak elementu ezberdinak ditu: bideoa, kranpoiak, material ezberdinen gainean egindako grabatuak. Bideoan, bizitzaren eta izarrarteko heriotzaren arteko paralelismo prozesualak ezartzen dira, baita memoria ideologikoa ere. Garenaren etorkizuna definitzen duten grabitate handiko zizare-zuloak. Arrastotik, punta lehorrean, estanpara. Oihal gaineko kartografia lainotsua, instalazioaren zati gisa.

Instalazioaz gain, izenburu bereko 15-20 minutuko performancea eskainiko dute otsailaren 27an museoko elizan. Lehenengo aldia da ekintza hau jendaurrean egingo dena. Saio honetarako sarrerak agortuta daude.

Proiektua Fundación Juan Celaya Letamendi Fundazioak 2020an babestu du eta Talka Galeriak koordinatu du. Miriam Isasi da bere zuzendaria eta honakoek hartu dute parte: Laura R. del Amo (kamera eta edizioa), Leire Otamendi eta Nerea Vesga (Kukai Dantza), Jon Maya (Kukai Dantza koreografia), Xabier Erkizia (soinu-sorkuntza), Sin Patrón (jantziak), Genzo P. (soinua), La Taller (grafikoa).

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu