Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Museoak "Kearen eta lanbroarten artean. Sigfrido Koch Bengoechea" argazki erakusketa aurkezten du

Asteazkena, 2021(e)ko Otsaila(r)en 17-(e)an

Erakusketak 150 irudi inguru biltzen ditu, gehienak argitaratu gabeak, eta Lee Fontanellak eta Juantxo Egañak komisariatu dute. Otsailaren 18tik maiatzaren 23ra arte egongo da ikusgai.

Erakusketaren oinarria Sigfrido Koch Bengoechearen argazki lana da, XX. mendearen hasieran Donostiara bizitzera etorri zen Willy Koch Schöneweiss argazkilariaren lau seme-alabetatik bigarrena. Museoko kaperetako bitan aurkeztua, lehen aretoa "gerraren albumari" eskainia dago eta bigarrena País Vasco: Guipúzcoa  liburuari.

Gerrako albuma

Gerra Zibilaren argazki argitaragabeekin osatutako album bat. Horretatik 90 bat irudi erakusten dira, garai hura dokumentatzeko balio duen material gehigarriarekin batera. Albuma oraindik editatu gabeko aurkikuntza bat da, eta Espainiako Gerra Zibilean interesa duen pertsona ororentzat balio handia du.

Atal honen edukirik nabarmenena dira Franco jeneralaren indarrak babestu zituzten Abiazio Legionarioak (Italia) eta Condor Legioak (Alemania) Euskal Herrian egindako bonbardaketen ondorioak erakusten dituzten argazkiak. Bertan, suntsitutako herrien irudiak daude, hala nola, Zornotza, Artxanda, Durango, Galdakao eta Gernikakoak. Horiez gain, espazio honetan Pablo Murga eta Alejandro Goicoechea ingeniariek proiektatutako Burdin hesiaren argazkiak daude. Bilboren defentsarako babes-sistema bat izan zen Gerra Zibilean, 180 bunker ingurukoa.

País Vasco: Guipúzcoa

Bigarren aretoak 1948an argitaratutako País Vasco: Guipúzcoa liburuko 65 irudi inguru erakusten ditu, izaera bukolikoa dutenak.

1948an Bilbon Huecograbado Arte enpresan inprimatu zen luxuzko liburuaren originalak dira. Liburuak 143 argazki ditu eta, besteak beste, tradizioak, giza motak, dantzariak, pilotariak, segalariak eta baserritarrak irudikatzen ditu. Herri batzuen argazkiak ere nabarmentzen dira, interes artistikoagatik.

Bi ataletan, material osagarri gisa, garaiaren testuinguruan kokatzen laguntzen duten hainbat elementu aurkezten dira, hala nola aldizkako argitalpenak edo beste artxibo batzuetatik eta erakundeen eta partikularren funtsetatik ekarritako argazkiak.

Katalogoa eta jarduerak

Erakusketa honen katalogoa ere argitaratu du museoak, Bildumak/Museoko Bildumak linearen argitalpen berri bat. Bertan hainbat ikertzaile eta historialarik parte hartzen dute: Lee Fontanella eta Juantxo Egaña komisarioak, Xabier Irujo, Karmele Jaio, Mikel Lertxundi eta Lurdes Herrasti Aranzadi.

Erakusketa bisita gidatu bidez ikusteko aukera egongo da astearte eta larunbatetan otsailaren 27tik aurrera, eta hainbat hitzaldi eta jarduera ere egongo dira erakusketan ikuspegi ezberdinetatik sakontzea ahalbidetuko dutenak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu