Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Abere ba" erakusketa online ikusteko aukera

Abere ba

Astelehena, 2021(e)ko Otsaila(r)en 08-(e)an

Ernest Lluch Kultur etxean otsailaren 27ra arte ikusgai dagoen Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia, bigara erakusketa bigara.info webgunean online ere ikus daiteke orain. Aukera ona Anoetara joaterik ez baduzue edo hura lasaiago dastatzeko.

Donostia Kulturak ekoitzitako Abere ba erakusketaren ardatza euskarazko palindromoak dira eta Bigara bikote sortzailearen proiektua da (Itziar Aranburu eta Jon Ander Garcia). Bere jatorria izen bereko liburuan du: Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia (Pamiela, 2020).

Azaroaren 13an inauguratu zen Ernest Lluch Kultur Etxean eta otsailaren 27ra arte egongo da ikusgai, eta ez martxoaren 13ra arte. Bi astez aurreratu dugu amaiera hurrengo erakusketaren prestaketa lanak direla eta.

Bestiario bat

Bigarak euskarazko animalien izenetan palindromo meategi aberatsa topatu du, eta izen horiek abiapuntu hartuta hitz eta letrekin mugagabe esperimentatu.

Erakusketak, inpresio mota ezberdinak erabiliz, letrekin egindako 101 ilustrazio (bakoitza dagokion palindromoarekin) eta 40tik gora testu aurkezten ditu, koadro moduan antolatuta. Zenbait egurrezko pieza tartekatzen dira ere koadroen artean, eta bi testu grafiko eta bideo ezberdinek borobiltzen dute lana.

Bestiario klasikoen antzera, testu, hitz eta hizkien bilgunea da erakusketa: etxekotua izan nahi ez duen piztia multzoa balira bezala jasoa guztia.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu