Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Martxoko ikuskizunak salgai gaurtik aurrera

una noche sin luna

Asteazkena, 2021(e)ko Urtarrila(r)en 27-(e)an

Donostia Kulturaren martxoko ikuskizunetarako sarrerak gaur jarriko dira salgai, 11:30ean. Hona hemen gaur, urtarrilak 27, salgai jarriko diren 6 antzerki, 3 kontzertu eta haur ikuskizun baten gaineko informazioa. Sarrerak Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean eros daitezke.

Martxoko kontzertuak:

Liana Gourdjia (biolina), Josu Okiñena (pianoa)  (Victoria Eugenia Club, martxoak 3)

Gontzal Mendibil, Iparragirre 200 urte (Imanol Larzabal, Lugaritz, martxoak 12)

Kalakan (Victoria Eugenia, martxoak 5)

Martxoko antzerki emanaldiak:

Una noche sin luna, Juan Diego Botto (Victoria Eugenia, martxoak 12)

Chicas y chicos, El Sol de York (Imanol Larzabal, Lugaritz, martxoak 14)

La coartada; Gorka Otxoa, María Castro, Miguel Hermoso (Victoria Eugenia, martxoak 19-20)

Ameriketako bidaia, Tanttaka Teatroa (Antzoki Zaharra, martxoak 20)

L@s niñ@s del winnipeg, La llave maestra (Victoria Eugenia Club, martxoak 24-25)

Ez etorri!, Barrexerka (Gazteszena, Egia, martxoak 27-28)

Haurrentzako ikuskizunak:

Botadun katua, Glu Glu (Imanol Larzabal, Lugaritz, martxoak 13)

Sarreren itzulketa

Bestetik, oraingoz Donostia Kulturak iragarritako emanaldi gehienak mantentzea erabaki du, baina osasun krisia medio agintariek hartu dituzten neurri murriztaileak medio, emanaldietara bertaratzerik ez dutenek, sarrera itzultzea eska dezakete. Internet bidez sarrerak erosi eta egungo egoera dela-eta ezinbestean joaterik ez dutenek itzulketa dksarrerak@donostia.eus posta elektronikoaren bidez eskatu beharko dute. Emanaldia bertan behera geratu bada, sarrerak Internet bidez erosi dituztenei dirua automatikoki itzuliko zaie. Sarrerak leihatiletan erosi dituztenei dirua online itzultzeko sistema jarri da martxan, leihatilara bertaratu beharrik gabe. Sarrerak leihatilan erosi zituztenek inprimakia betetzeko aukera izango dute, sarreren guneko informazio praktikoa izeneko atalean, eta itzulketa prozesua abiatuko da.

 

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu