Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Bueltan dira familia tailerrak museoan

Osteguna, 2021(e)ko Urtarrila(r)en 14-(e)an

Urtarrila iristearekin batera bueltan dira familientzako tailerrak San Telmo Museora. Segurtasun neurriak hartuta, larunbatetan museoan elkartuko gara irudimena jolas bihurtzeko.

Haur eta familia tailerretan gai ezberdinak lantzen ditu San Telmok, museoarekin, euskal kulturarekin, egungo munduarekin, artearekin edota erakusketekin zerikusia dutenak. Betiere jakin-mina piztea, sormena lantzea eta ezagutza jokoaren bitartez eskuratzea da helburua.

Urtarrileko familia tailerretan estanpazioa lantzeko eta aldizkari ilustratuak egiteko aukera egongo da.

Museoak hilabete bakoitzaren hasieran jarriko ditu salgai tailerretarako sarrerak, bazkideentzako aurretiazko salmentarekin. Bihar, hilak 15, urtarrileko tailerren salmenta irekiko da publiko guztiarentzat, egun batzuz bazkideentzat zabalik egon ondoren. Sarrerak museoaren webgunean edo leihatilan eskura daitezke.

Tailerren prezioa 5 eurokoa da familia bakoitzeko (4,5 eurokoa bazkideentzat) eta edukiera murriztuak dauden bitartean familia bakoitzeko hiru haur etorri ahal izango dira gehienez, heldu bakar baten laguntzarekin. Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da talde guztiarentzat.

Otsaileko eta martxoko jardueren aurrerapena ikusi nahi baduzu jaitsi museoko agenda eta hor ikusiko dituzu gure proposamenak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu