Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Luis Buñueli buruzko zikloa hastera doa

Un perro andaluz

Astelehena, 2021(e)ko Urtarrila(r)en 04-(e)an

Datorren ostiralean, urtarrilaren 6an hasiko da Luis Buñuel (Calanda, Teruel, 1900 – Mexiko Hiria, 1983) zinegile espainiarrari eskainitako Nosferatu zikloa Tabakaleran, bere lehen bi filmen emanaldiarekin: Un chien andalou (1929) eta L'Âge d'or (1930).

Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, Tabakalerak, Elias Querejeta Zine Eskolak eta Donostiako Zinemaldiak antolatu dute zikloa. Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valenciana erakundearen eta Bilboko Arte Ederren Museoaren lankidetzarekin.

Atzera begirako honetan osorik ikusi ahal izango da Aragoiko zinegileak zuzendari gisa egindako lana, 32 filmez osatua, eta 2021ean zehar proiektatuko dira. Programazioaren osagarri, Buñuel + Plus izenarekin taldekatutako beste 13 proiekzio izango dira, non bere bizitzarekin eta obrarekin lotutako filmak ikusi ahal izango diren.

Zikloarekin batera bi liburu argitaratuko dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, Calandako zuzendariaren lanari eskainiak. Lehena, Luis Buñuel, Colección Nosferatu-ko 17. zk., Jesús Angulok eta Joxean Fernándezek koordinatu dute eta urtarrilean plazaratuko da. Bigarrena, Nosferatu Bildumako 9. zenbakia, Harkaitz Canok idatzia da, eta udaberrian kaleratuko da.

Luis Buñuel, zalantzarik gabe, zinearen historian izan den zinegile handienetako bat da, zinegileen hainbat belaunaldiren erreferentzia. Bere ibilbideak ia 50 urte jasotzen ditu eta batez ere Frantzia eta Mexiko artean garatua da ‒Espainian egin zituen sarraldi (nabarmen) batzuekin batera‒. Hala, XX. mendeko artearen hainbat klasiko utzi zituen ondare etorkizunerako, besteak beste: Viridiana (1961), El ángel exterminador (1962), Belle de Jour (1966), Tristana (1970) eta Le Charme discret de la bourgeoisie (1972).

Sarrera: 3,50 €

Zine-bonua 2021: 100 €, 40 film + argitalpena

Bonua Tabakaleraren zine programako edozein film ikusteko erabili daiteke.

Informazio gehiago: Buñuel

Argazkia: © Luis Buñuel Film Institute

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu