Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburu Baby Kluba programa urtarriletik aurrera online

Ana Molina

Astelehena, 2021(e)ko Urtarrila(r)en 04-(e)an

Liburu Baby Kluba programa online moduan eskainiko da 2021eko urtarriletik aurrera. Programa ludiko eta didaktiko hau 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzentzen da. Saioetan umeak heldu batekin egoten dira eta azken honek ere jardueran parte hartzen du. Jardueraren ardatza eta abiapuntua liburua da, eta jokoak eta abestiak ere tartekatzen dira. Helburu nagusia umeengan, txikitatik, eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Kulturaniztuna da eta, horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Urtarriletik aurrera online bidez ahal izango da gozatu. Formato berri honetan bai bideoak, bai bideio-deien (Zoom) bidezko saioak eskainiko dira.

Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Otsailetik aurrera, euskarazko saioak zeinu hizkuntzan ere, ahalko dira gozatu. Bideo hauetan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere. Eskuragarri egongo dira Donostia Kulturako Youtubeko kanaleko zerrendan.

Bideo-deien (zoom) bidez garatuko diren saioetan familiek ipuinez eta abestiez gozatuko dute elkarrekin, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Hauetan parte hartzeko izena eman behar da.

Saio hauen egun zehatzak Donostia Kulturako agendan kontsulta daitezke. Bertan dago ere zoom bidezko saioetan izen emateko bete behar den formularioa.

Liburu Baby Kluba Mestiza elkartearen eskutik garatzen da, 2009tik aurrera, Donostia Kulturako liburutegien sarearekin kolaboratzen duen elkartea.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu