Ostirala, 2020(e)ko Abendua(r)en 18-(e)an
Urtarrilaren amaiera bitarte, abenduko zubian estrainekoz eskainitako arte garaikideari lotutako bisita gidatuak egiten jarraituko du San Telmo Museoak, asteartero eta larunbatero egiten den ohiko Urgullen magalean erakusketaren eskaintzari gehituta.
Izan ere, sorkuntza garaikideari dagokionez, gaur egun alde batetik, Erlea Maneros Zabalak Museo Bikoitza programaren barruan egindako lanaren emaitza den Norusta erakusketa dago. Bestetik, museoak eta Kutxa Fundazioak elkarrekin sortutako Artea abian proiektuaren lehenengo edizio honetako Nagore Amenabarroren Platina dago, Laborategian ikusgai.
Biak proposamen garaikideak eta euskal sortzaileenak izaki, museoak aukera baliatu nahi du publikoari Platina + Norusta: bi arte garaikide proposamenera hurbilketa tituluko bisitaren bitartez ezagutzera emateko. 50 minutu inguruko iraupena du bisita berezi honek, azalpenak eta norberaren deskubrimendua uztartzen dituena. Astearteetan bisitak 11:30ean euskaraz eta 19:00etan gaztelaniaz egingo dira eta larunbatetan 11:30ean gaztelaniaz eta 19:00etan euskaraz. Bisita bera doahinik izango da, museoko sarrerarekin, eta lekua museoaren webgunearen bitartez gorde behar da.
Bisitak urtarrilaren amaiera bitarte eskainiko dira, Norusta erakusketa 2021eko urtarrilaren 31ra bitarte luzatuko baita.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa