Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Gaur jarriko dira salgai Donostia Kulturako neguko ikuskizunak

Neguko programazioaren kartela

Ostirala, 2020(e)ko Abendua(r)en 11-(e)an

Gaur, abenduak 14, abiatuko da Donostia Kulturak negurako prestatu duen antzerki, dantza eta musika programazioa, Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal Aretoan, Intxaurrondo K.E.n eta Larratxo K.E.-n izango diren helduentzako 42 ikuskizunez (23 kontzertu, 15 antzezlan eta 4 dantza pieza) eta 8 haur ikuskizunez osatutako egitaraua.  

Gustu guztietarako emanaldiak izango dira aukeran. Dantza alorrean, esaterako, Amaia Elizaranek Mar sorkuntza eskainiko du Egiako Gazteszena aretoan eta Olga Pericet-ek El Cuerpo infinito Victoria Eugenia Antzokian. Antzerkiari dagokionez ere izango da non hautatu: Egunkariaren itxierari buruzko Sisiforen paperak (Antz3rkiz eta CDNk ekoitiza), Mario Gasek zuzendutako Pedro Páramo puntako literatur lana, Juan Diego Botto aktore nagusi duen Una noche sin luna Victoria Eugenian, Horman Poster konpainiaren Antigone Antzoki Zaharrean, Atzerrian lurra garratz Artedramaren eskutik Gazteszenan... Musika atalean, berriz, hitzordu ugari izango dira aukeran: diziplina anitzeko Gugurumbé ikuskizuna,  Kalakan, Capsula edota Olatz Salvador moduko euskal talde eta bakarlariak, Sasibillen Noche de zarzuela, Rulo & la Contrabanda... Haurrek ere eskaintza oparoaz gozatu ahal izango dute: Goazen 7.0. kontzertua, Pinocchio antzezlana edota 50 urte bete dituen Txotxongiloren Erreka Mari.

Aurretik iragarri gabe zeuden urtarrileko hainbat  ikuskizun eta otsaileko emanaldi guztiak gaur, abenduak 14, jarriko dira salgai, 11:30ean, ohiko tokietan (Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatilak eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunea). Martxoko emanaldien salmenta, aldiz, urtarrilaren 22an, 11:30etatik aurrera, jarriko da martxan.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu