Asteazkena, 2020(e)ko Azaroa(r)en 25-(e)an
Basque Culinary Center-eko ikasleek Donostia Kulturaren txartela jasoko dute, haren abantailez baliatu ahal izateko. Eta Donostia Kultura txartelaren jabeek, berriz, orain arteko onurez gainera, % 10eko deskontua izango dute BCC Clubeko zaleentzat ikastaroetan eta Tabakalerako LABe jatetxean.
Bi erakundeok bi helburu dituen akordioa sinatu dute: batetik, Donostiako jarduerak eta kultur etxe eta liburutegietako zerbitzuak Basque Culinary Center-eko ikasleei hurbiltzea; bestetik, Gastronomiarekin zerikusia duten abantailak eskaintzea Donostia Kultura txartelaren jabeei. Abantaila hauek, besteak beste: % 10eko deskontua BCC Culinary Club-ek zaleentzat antolatzen dituen ikastaroetan, deskontuak Tabakalerako LABe Restaurant-en, eta, gainera, Basque Culinary Center-eko gastronomia-esperientzietarako zozketan parte hartzea urtean zehar.
Basque Culinary Center-ekin sinatutako akordioa beste urrats bat da Donostia Kulturarentzat, hiritarrei kulturarako irispidea errazteko lanean, eskaintza ahalik eta zabalenaren eta arreta gero eta pertsonalizatuagoaren bitartez. Basque Culinary Center-eko ikasleek errealitate multikulturala osatzen dute –gaur egun, 32 herrialdetatik datozen ikasleak ditu erakundeak–, eta akordio honen bidez ikasleok sendotu egingo dituzte hiriko kultur bizitzarekiko harremanak.
Onura berri hauek gehitu egiten zaizkie DKko bazkideek zenbait kultur entitate eta eragiletan lehendik zituztenei, hala nola Chillida Leku, Zinemaldia, Aquarium, Udako Ikastaroak, eta abar.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa