Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Doako sarrera eta proposamen ugari zubirako museoan

Osteguna, 2020(e)ko Abendua(r)en 03-(e)an

Lau eguneko zubi honetan zehar San Telmora hurbiltzea proposamen erakargarria izango da. Doakoa izango da sarrera larunbatetik asteartera eta bisitariak aukera ezberdinak aurkituko ditu: lau erakusketa, zortzi bisita gidatu, hitzaldi bat, hiriko bitxikerien inguruko erronka...

Larunbatetik asteratera sarrera doakoa izango da museoan -astelehenean, ohiko itxiera eguna izan arren, zabalik egongo da-. Museoan, egun hauetan, berezko duen euskal gizarteari buruzko erakusketa bisitatzeko aukera izango da, eta baita aldi baterako hiru erakusketak ere: Urgullen magalean, alde batetik, mendeetan zehar Donostiako bizitzaren hainbat alderdi ezagutzen laguntzen duten grabatuen erakusketa; eta Norusta eta Platina erakusketak bestetik, euskal egileen eskutik arte garaikidera hurbiltzen gaituztenak, Erlea Maneros Zabala eta Nagore Amenabarroren eskutik.

Deskubrimendurako erronka: Urgullen magalean erakusketarekin lotuta

Jarduera bat proposatuko dugu lau egun hauetan: erakusketan zehar hiriari buruzko bitxikeria ezberdinak deskubritzeko erronka jo nahi diegu bisitariei. Horretarako material berezia prestatu dugu, erantzun beharreko galdera batzuekin. Parte hartzen dutenen artean, museoan salgai ditugun Donostiako bi grabatu zozkatuko ditugu datorren astean.

Bisita gidatuak

Aldez aurretik programatuta zeuden bisitak mantendu eta eskaintza zabaldu dugu, eta proposamen berri bat ere gehitu dugu, arte garaikidearekin lotuta dauden bi erakusketetara hurbiltzeko. Egunero lau bisita gidatu eskainiko dira, bi goizez eta bi arratsaldez. Guztiak dohainik izango dira, aldez aurretik museoaren webgunean lekua erreserbatuta. Hau izango da egitarau zehatza, abenduaren 5ean, 6an, 7an eta 8an:

  • 10:30, Urgullen magalean. Euskaraz.
  • 11:30, Platina + Norusta: bi arte garaikide proposamenera hurbilketa. Euskaraz.
  • 18:00, Al abrigo de Urgull. Gaztelaniaz.
  • 19:00, Platina+ Norusta: un acercamiento a dos propuestas artísticas contemporáneas. Gaztelaniaz.

Erdi aroan jaion nintzen, Anjel Lertxundi

Museoaren Lagunen Elkarteak hilero antolatzen duen Hileko Obra zikloaren barne, asteburu honetan Anjel Lertxundik eskainiko du hitzaldia, ekitaldi aretoan. Erdi Aroan jaio nintzen tituluarekin, idazleak Jeannet Cloueten Morroiaren bustoa obrari buruz hitz egingo du. Igandean izango da, abenduak 6, 12:00etan hasita, euskaraz. Sarrera doakoa izango da eta aldez aurretik lekua erreserbatu behar da museoaren webgunearen bitartez.

Familientzako jarduerak

Azken asteotan egiten ari garen bezala, ostiralean, abenduak 4, proposamen berri bat igoko dugu gure webgunera eta bertaratzen direnen esku egongo da, besteekin batera, asteburuan zehar. Kasu honetan, San Telmo zure kasak Alde Zaharrean zehar egiteko Kalejira proposamena eskainiko du. Eguraldi txarra egingo balu, hala ere, aurreko asteetako proposamenak balia ditzakezue museo barruan zuen kasa ibiltzeko, babesean eta seguru!

Museoko denda

Zabalik daukagu museoko denda, produktu berriekin. Erakusketa iraunkorrean ikusgai dauden hainbat objekturen inguruan egindakoez gain, bereziki azpimarratu nahi dugu Urgullen magalean erakusketarekin lotutako grabatua. Museoa Eusko Jaurlaritzaren Turismo Bonoaren ekimenaren barne sartuta dago eta erosketak egiterakoan deskontuak balia daitezke.

STM Grabatua

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu