Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020-2021 ikastaroak: doako hamar matrikulen zozketaren emaitza

2020-2021 ikastaroak: Donostia Kultura

Osteguna, 2020(e)ko Azaroa(r)en 26-(e)an

Donostia Kulturak 2020ko irailaren 14tik 27ra ikastaroren batean matrikulatu ziren pertsonen artean doako hamar matrikulen zozketa egin du, eta jada ezaguna da zeintzuk diren hamar lagun horiek.

Bizi dugun pandemia egoera kontuan hartuta, herritarrek ikastaro hauei emandako harrera oso ona izan da eta aurten ia 2500 lagunek parte hartuko dute kultur etxeek antolatutako ikastaroetan.

Doako hamar matrikulen zozketan irabazle atera diren Donostia Kulturako partaideen zenbakiak hauek dira:1386, 19035, 21115, 33719, 37468, 37645, 51232, 66837, 78421,139282.

Donostia Kultura irabazleekin harremanetan jarri da dagoeneko matrikulen ordainketa zehazteko. Zorionak!

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu