Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Platina erakusketa aurkeztu dugu, Artea abian programakoa

Platina erakusketaren aurkezpeneko irudi bat. Argazkia: O Moreno

Ostirala, 2020(e)ko Azaroa(r)en 20-(e)an

San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak Platina erakusketa aurkeztu dugu, 2020ko azaroaren 21etik 2021eko otsailaren 7ra bitarte ikusgai izango dena, bi erakunde hauen artean antolatutako Artea abian programaren barruan, doako sarrerarekin.

Aurkezpenean parte hartu dute Eneko Goiak, Donostiako alkateak; Ane Abaldek, Kutxa Fundazioko Arte zuzendariak; Susana Sotok, San Telmo Museoko zuzendariak; eta Nagore Amenabarro artistak. Amenabarroren Platina erakusketarekin jartzen da martxan Kutxa Fundazioaren eta San Telmo Museoaren Artea abian proiektua, sorkuntza garaikideari protagonismoa ematen diona. Platinak eskulturaren eta objektuaren esparruko irudi margotuak eta piezak biltzen ditu, bereziki kontuan hartuta eskala-kontuak.

Artistaren hitzetan, "Platinak eskulturaren eta objektuaren esparruko irudi margotuak eta piezak biltzen ditu, bereziki kontuan hartuta eskala-kontuak (bai fisikoa, bai bestearekiko itxiera edo irekiera, intimitatea, barruko eta kanpoko ertzak); komunikatzen diren elementuen jario moduko bat.

Pieza gehienak bitxiak eta eskultura erlazionatzetik sortu dira. Esparru batetik besterako translazioa planteatzeak aukera eman dit intimoaren ideiatik publikotasunera aldatzeko, bi norabideetan. Horrela, lana marruskadura sortzen duen ardatz batean kokatu da, barne-mugimendu baten, mugimendu sakon, intrintseko, ezkutu baten eta azalera- eta familia-mugimendu baten artean.

Harribitxia bezalako objektu batetik (historikoki berez botere sinbolikoa izan duena) piezak sortzeko elementu gisa abiatzeak nire begirada beste esparru batera desbideratzea ekarri du. Beste eremu bat, praktika artistiko ororentzat komunak diren funtsezko gaiak bere baitan hartzen dituena, baina, aldi berean, partikularrak eta dagozkien inguruneari dagozkionak."

Abenduaren 15ean Amenabarrok bi bisita gidatu eskainiko ditu.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu