Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Azaroan zehar hainbat erakusketa kultur etxeetan

Abere ba

Asteazkena, 2020(e)ko Azaroa(r)en 11-(e)an

Azaroko lehen hamabostaldi honetan hainbat erakusketa zabaldu(ko) ditugu gure kultur etxeen sarean eta horren berri eman nahi dizuegu albiste labur batean.

Azaroaren 6an Harry Potter Txokoa zabaldu genuen Aiete Kultur Etxean. Abenduaren 5a arte ikusgai (larunbatetan eta igandeetan zabalik), Slawka Grabowska gaian adituak egindako erakusketa txiki honetan, Itxaso Mugicaren ilustrazioekin batera mundu magiko batera eramaten gaituzten liburu eta objektuen erakusketa bat ikus dezakegu.

Azaroaren 10ean, berriz, Usoa Zumeta elkarlanean ere zabaldu genuen Aiete Kultur Etxean bertan (larunbatetan eta igandeetan zabalik). Urtarrilaren 31 arte, hainbat serigrafia ikusteko parada izango dugu.

Berriki hil da Quino marrazkilaria eta Mafaldaren omenez dago ikusgai Okendo Kultur Etxean (areto zaharrean). Abenduaren 18ra arte.

Bihar, azaroak 13, zabalduko dugu Ernest Lluch Kultur Etxean Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia erakusketa. 2021eko martxoaren 21a arte egongo da ikusgai. Bigarak (Itziar Aranburu & Jon Ander Garcia) euskarazko animalien izenetan palindromo meategi aberatsa topatu du, eta izen horiek abiapuntu hartuta hitz eta letrekin mugagabe esperimentatu.

Azkenik, azaroaren 16an, Hostoz hosto erantzi erakusketa irekiko dugu Okendo Kultur Etxean. Irakurketaren, hizkuntzaren edota ikaskuntzaren nahasmenduan Dislexiaren arkitekturan jardun duen Aran Santamariaren paper zatiak eta bildumak aurkituko ditugu erakusketa honetan. Urtarrilaren bukaera arte ikusi ahalko da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu