Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zinegoak 2020k Antzoki Zaharra bisitatuko du

Zinegoak 2020

Ostirala, 2020(e)ko Azaroa(r)en 13-(e)an

Datorren azaroaren 16, 17 eta 18an, Zinegoak 2020-k Antzoki Zaharra bisitatuko du. Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen 17. Jaialdiko (otsailak 24 – martxoak 8) bi film luze eta film labur sorta bat proiektatuko dira.

Ehgam-ek, Gehitu-k, Zinegoak eta Donostia Kulturak, hamabigarren aldiz ondoz ondokoz, Antzoki Zaharra bisitatzen duen sariketa honen lagin bat aurkezten dute. Urtero bezala martxoan egitekoa zen lagina, baina atzeratu egin behar izan zen.

Antzoki Zaharra / 19:00

azaroak 16 / Film laburrak

azaroak 17 / Let There Be Light / Nech je svetlo (2019). Marko Škop. Eslovakia-Txekiar Errepublika. 115 min

Milanek (40) hiru seme-alaba ditu, eta Alemanian ari da lanean, igeltsero gisa. Irabazitako dirua familiari bidaltzen dio, Eslovakiara. Eguberrietan, etxera itzuliko da, eta jakingo du seme nagusia talde paramilitar batean dabilela eta ikaskide baten heriotzarekin zerikusia daukala. Aitak erabaki beharko du zer egin, baina, prozesu horretan, emaztearekin batera, konturatuko da zein den beren semearen, familiaren eta komunitatearen errealitatea.

azaroak 18 / Margen de error (2019). Liliana Paolinelli. Argentina. 82 min

Irisen bizitza goitik behera amilduko da bere lagun min Maiaren alaba, Iris, etxean hartzearen ondorioz. Sendoa zirudiena arriskuan jarriko zaio neska adineko emakume batekin maiteminduta dagoela jakiten duenean... Bera izango ote da? Errakuntzetan dago arriskua. Tarteetan, askatasuna. Zatoz askatasunik arriskatuenera, zatoz amestera.

Sarrerak: 5 €

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu