Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Urriaren 26ko oharra: Covid-19ari aurre egiteko neurri berriak

Urriaren 26ko oharra: Covid-19ari aurre egiteko neurri berriak

Astelehena, 2020(e)ko Urria(r)en 26-(e)an

Gaur egungo osasun-egoera dela eta, Donostia Kulturak bere kultura-jardueren eta ikuskizunen ordutegia egokitzea erabaki du, joan den martxoan hartutako DK: osasunez gozatu! konpromisoari jarraituz.

Horretarako, eta datorren ostiraletik aurrera, urriak 30, bermatu egingo da ikuskizun, kontzertu, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak 21:00etarako amaitzea. Kasu askotan, horrek esan nahi du 20:00etan hastea aurreikusita duten jarduerek beren hasiera-ordua aurreratuko dutela.

Denboraldi honetako bi kultur hitzordu bereziek (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXXI. Astea eta Literaktum jaialdia) bat egingo dute erabaki horrekin eta ordutegiak eta saioak egokitu egingo dituzte.

Sarreretako diruaren itzulketa eskatzeko aukera egongo da ekitaldia hasi arte. Eguneratutako informazioa sarreren salmenta guneko Informazio praktikoa atalean egongo da.

Internet bidez sarrerak erosi eta egungo egoera dela-eta ezinbestean joaterik ez dutenek itzulketa dksarrerak@donostia.eus posta elektronikoaren bidez eskatu beharko dute. Sarrerak leihatiletan erosi dituztenei dirua online itzultzeko sistema jarri da martxan, leihatilara bertaratu beharrik gabe. Sarrerak leihatilan erosi bazenituen, inprimakia bete eta dirua itzultzeko prozedura martxan jarriko da.

Aldez aurretik saldutako sarrerak erabilgarri izango dira ordutegi berrian.

Informazio eguneratua, ordutegi-egokitzapenak eta bestelako aldaketak barne, donostiakultura.eus webgunean egongo da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu