Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Telmok eta Gordailuak Urgullen magalean aurkeztu dute, Donostiako estanpa sorta batekin osatutako erakusketa

Osteguna, 2020(e)ko Urria(r)en 08-(e)an

San Telmo Museoak eta Gordailuak antolatuta, Urgullen magalean erakusketak gehienbat San Telmoko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bildumetako grabatuak aurkezten ditu. Zumalakarregi Museoa laguntzaile aritu da eta 2020ko urriaren 10etik 2021eko urtarrilaren 17ra bisitatu ahal izango da museoan. Bazkideek urriaren 9an bisitatu ahal izango dute, beraientzako irekiera berezia egingo baitu museoak.

Erakusketa honetan aurkezten diren grabatu eta piezek Donostiako Urgull mendiaren protagonismoa erakusten dute, hiriaren eraldaketa eta bilakaera historikoaren lekuko. Horietako gehienak, San Telmo Museoarenak eta Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira (Euskal Itsas Museoa, Zumalakarregi Museoa eta Koldo Mitxelena Kulturunea), eta batez ere Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Zentroan, kontserbatzen den ondare garrantzitsuaren aukeraketa bat dira.

Erakusketak sei atal ditu, eta horietan 80 bat grabatu erakusten dira, XVI. mendetik XIX. mendera bitartekoak, azken horrek garrantzi berezia duela.

Erakusketak azken atal bat du, eta, bertan, artista garaikideen eskutik grabatu-teknikak ezagutzeko aukera izango da. Artista horiek, erakusketak zabalik irauten duen denboran, paisaiari eta Donostiari buruzko sorkuntza-proiektu bat garatuko dute. Emaitza teknika ezberdinekin egindako lau grabatu dituen karpeta bat izango da.

Erakusketa dela eta, bestalde, museoak Civitates Orbis Terrarum-en jatorrizko irudiaren edizio mugatu baten estanpazioa eskatu dio La Tallerri, eta karpeta batean salduko da 45 euroren truke.

Museoak jarduera eta bisita gidatuak antolatu dityu gaia egungo ikuspegitik eta ikuspegi historikotik aztertzeko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu