Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

“El imperio contraataca”-ren proiekzio bikoitz berezia Antzoki Zaharrean

El imperio contraataca

Ostirala, 2020(e)ko Urria(r)en 09-(e)an

Datorren larunbatean, urriaren 24an, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Bang Bang Zinemaren eta The Pink Force Fundazioaren lankidetzarekin, proiekzio bikoitz berezi bat antolatu du Antzoki Zaharrean: Star Wars – Episodio V: El imperio contraataca (1980), estreinatu zenetik 40. urte igaro direnean.

Beldurraren Astearen aperitibo gisa (urriaren 30ean hasten da) eta El Klasikazo bere sailaren barruan, filmaren bi proiekzio izango dira Antzoki Zaharrean; 16:30ean eta 21:00etan.

Sarrerak (7,50 €) ostiralean, urriaren 16an, 11:30ean jarriko dira salmentan Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian, baita Donostia Kulturako webgunean ere.

Bi proiekzioek aurkezpen berezi bat izango dute Bang Bang Zinemaren eta The Pink Force Fundazioaren eskutik.

Mundu osoko milioika zalek sagako pelikula onentzat hartua, El imperio contraataca, filmatutako aurreneko trilogia galaktikoko bigarren pelikula da eta Luke Skywalkerren, Leia printzesaren eta Han Soloren abenturei jarraitzen die, Darth Vader buru duten Gaizkiaren indarren aurkako borrokan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu