Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Haurrentzako “Zeu irakurle, gu kontalari” ekimena martxan jarriko da urriaren 2an

Zeu irakurle. gu kontalari

Osteguna, 2020(e)ko Urria(r)en 01-(e)an

Urriaren 2an, Zeu Irakurle, gu kontalari jarduera berria abiatuko da, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrei zuzenduta. Jarduerak irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko xedea du, eta Donostia Kulturaren zazpi liburutegitan egingo da, urritik abendura bitarte.

45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.

Doan izango da, baina izena eman behar da dagokion liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.

Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.

Lugaritz Kultur Etxeko ((Antigua) liburutegian izango da estreinako saioa, urriaren 2an, eta hortik aurrera ostiralero eskainiko dituzte saioak. Ernest Lluch (Amara) eta Intxaurrondoko liburutegietan, astelehenero izango da; Loiolan, astearteetan, hamabostean behin; Okendo Kultur Etxean (Gros), asteazkenetan, hilean behin; eta Egia eta Liburutegi Nagusiko Haur Sailean (Alde Zaharra), ostegunero.

Saio guztiak 18:00etan izango dira, 45 minutukoak. Informazio gehiago eskatzeko: haurliburutegia@donostia.eus

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu