Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donosskino urrian itzuliko da film labur sorta berri batekin

Donosskino 2020

Osteguna, 2020(e)ko Urria(r)en 01-(e)an

Bere laugarren edizioan, Donosskinok, Donostiako Film Laburren Festibala, bost eguneko programazioa aurkezten du, urriaren 13tik 17ra arte, non berriz ere publikoak istorio ezberdinetaz gozatzeko aukera izango duen.

Oraingoan, bi egoitzatan ospatuko dira festibaleko jarduerak. Donosskino Express Lehiaketan parte hartzen duten film laburrak Donostiako Aquariumean, urriaren 13an, asteartea, festibalari hasiera emango diote. Hilaren 14an, 15ean eta 16an Antzoki Zaharrean ShortZinema eta Etxean Shortuak sailen istorioez gozatzeko aukera egongo da. Urriaren 17an, larunbata, festibalari agurra emango zaio Aquariumean egingo den amaierako galan. Bertan, Donosskino Vol. IV-ko irabazleak ezagutuko ditugu.

Informazio gehiago: Donosskino

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu