Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Fernando Mircala: Etorkizun dotorea" erakusketa irekita Kutxa Kultur Plazan

Etorkizun dotorea

Asteazkena, 2020(e)ko Urria(r)en 14-(e)an

Fernando Mircalak Etorkizun dotorea erakusketa aurkezten du Kutxa Kultur Plazan. Erakusketa, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearekin lankidetzan antolatu dena, abenduaren 13ra arte egongo da zabalik.

Etorkizun dotorea mundu baten proposamen grafiko estetiko-metafisiko bat da, bere perfekziorik atsegin eta xumeenean. ED idealizazio estilizatua, arina eta poetikoki delineatua da, izaki, giro eta makinak funtzionalitate harmoniatsu batean integratzen dituena, Streamline diseinuaren gustu onarekin eta jostailu klasikoen plastikotasun hedonistarekin modelatuta.

Giza prototipo dotoreak aire-ibilgailu elektromagnetiko zoragarrietan lekualdatzen dira; flotatzen duten etxe lirainetan bizi dira, non formen eta koloreen konfortak zentzumenezko plazerrak eskaintzen dituen, gure orainaldi inperfektuan intuitzeko gai baino ez garenak; eta jakin-min filosofikoz kosmosaren eta gogamenaren sektoreak aztertzen dituzte, ideia, aurrerapen eta proiektu berrien zeruertz habitagarria zabaltzen duten lekuak.

Etorkizun dotorea esperientziazko bizitza eder, atsegin eta bero baten amets utopikoa da, proiekzio bat da, bide bat, estrukturalki, formalki eta etikoki gizatiarragoa, askeagoa, bidezkoagoa izango den gizarte baten nahia. ED artista “ume” baten paperezko amets xumeetatik sortutako fantasia bat da, artista umeizateari ez dio utzi nahi eta bere arima errealitate, azken finean, aldatu eta munduan bizi diren eta biziko diren giza izpiritu eder bezain forma askotariko eta argitsuetatik birdiseinua daitekeen errealitate zanpatzailearen makineria prosaikoari ez saltzeko borroka egiten du.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu