Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ballet Tko Dantza Laborategian parte hartzeko izen-emate epea irailaren 28an irekiko da

Dantza Laborategia

Osteguna, 2020(e)ko Iraila(r)en 24-(e)an

Ballet T programaren barne antolatzen den udazkeneko Dantza Laborategian parte hartzeko izen-emate epea datorren astelehenean, hilak 28, irekiko da.

Lehenengo hiruhilekoko saioak Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoan izango dira, urrian (14, 21 eta 28an), azaroan (4, 11, 18 eta 25ean) eta abenduan (2, 9 eta 16an) arratsaldeko 17:00etatik 18:30era. Bertaratuek hainbat koreograforekin euren sormen prozesuak ezagutu eta partekatzeko aukera izango dute. Matrikula 20 eurokoa izango da eta izen ematea donostiakultura.eus webgunean egin behar da irailaren 28rtk aurrera.

Informazio gehiago 943 483 860 telefonoan eta ballett@donostia.eus helbidean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu