Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020ko Donostiako Estropadak: V. Fabrika Kultura Berriaren ADEGI Sariak

Sarien banaketa

Astelehena, 2020(e)ko Iraila(r)en 14-(e)an

Gaur eguerdiko 12:00etan eta Bokado Jatetxean, 2020ko Donostiako Estropadetan denborarik onena lortu duten bi traineru gipuzkoarrei (bai emakumezkoen modalitatean bai gizonezkoenean) Fabrika Kultura Berriaren ADEGI Saria eman zaie.

Aurten, aipatutako sarien V. edizioa ospatu da eta, emakumezkoen modalitatean, saria Orioko eskifaiarentzat izan da; Orioko neskek, bi jardunaldietako denborak kontuan hartuta,  21:59,80ko denbora egin zuten eta gizonezkoen modalitatean berriz, Hondarribia Arraun Elkarteak, 39:26,52ko denbora batekin, jaso du saria.

Sariak, ADEGIko zuzendari orokorrak, José Miguel Ayerzak, eta ADEGIko lehendakariak, Eduardo Junkerak banatu dizkiete. Sarien banaketaren ekitaldian Eneko Goiak - Donostiako alkateak - parte hartu du.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu