Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020-2021: irailaren 14an zabalduko da matrikulazioa

2020-2021 ikasturtea: ikastaroak

Osteguna, 2020(e)ko Iraila(r)en 03-(e)an

Donostia Kulturak eskaintzen dituen ikastaroetan matrikulazioa irailaren 14an hasiko da, arratsaldeko 16:00etan. Izen emateak egin daitezke bai kultur etxeetan baita donostiakultura.eus/ikastaroak helbidean ere. Epea zabalik egongo da irailaren 27ra arte.

Eskaintza pdf formatuan daukagu kontsultatzeko moduan (kultur etxeetan irailaren 4tik aurrera izango da paperean) eta informazio osatuena donostiakultura.eus/ikastaroak helbidean.

Puntu aipagarrienak

2020-2021ko kanpaina honetan parte hartzeko interesatuta dauden erabiltzaileek eskaintzen diren 350 ikastaro baino gehiagoz gozatzeko aukera izango dute. Urtero bezala, errepikatzen diren eta oso harrera ona duten ikastaroak eskaintzen dira, ikastaro berriak direnekin batera. Eta aurten, COVID-19ak sortutako egoerara egokitzeko asmoz, hiruhileko ikastaroen programazioa prestatu da.

Hizkuntzari dagokionez, ohi bezala, helduei zuzendutako ikastaro guztiak euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dira, egile ikastaroak izan ezik. Kasu horretan, egilearen hizkuntzaren araberakoak izango dira. Haur eta gazte ikastaro guztiak, aldiz, euskaraz emango dira.

Ikastaroen prezioei buruz, iraupena eta formatuaren arabera ezarri dira. Hala ere, oso eskaintza eskuragarria da, eta zenbait deskontu daude publikoarentzat: Donostia Kultura bazkideak, familia ugaria, pentsionista...

Informazioa pdf formatuan hemen eskuragarri:

Kultur etxeak eta liburutegiak neguko ordutegian irailaren 7tik aurrera

Ikasturte berriaren hasierarekin batera hainbat zerbitzu eta jarduera normaltasunez abian jartzen joango dira, nahiz eta COVID-19ak sortutako egoerara egokitu beharko baldin badira ere.

Honi buruzko informazio gehiago zabalduko dugu datozen orduetan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu