Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020ko Donostiako Estropadak: Zierbenako 19:45,18etan, gizonezkoen sailkapen-denborarik onena

2020ko kartela

Osteguna, 2020(e)ko Iraila(r)en 03-(e)an

Zierbena Bahías de Bizkaia, 19:45,18 denborarekin: gaur Kontxako uretan egindako gizonezkoen sailkapenean gailendu da. Beraz, irailaren 6an eta 13an  egingo diren azken bi estropadetan, Kaiarriba tripulazioarekin batera, honako 7 klub hauek egongo dira: Zierbena Bahías de Bizkaia, Orio, Hondarribia Arraun Elkartea, Santurtzi - Transportes y Gruas Aguado, Bermeo Urdaibai Avia Echebastar, Cabo eta Zarautz - Babyauto.

Sailkapen estropada bukatutakoan, irailaren 6rako (igandea) txandak osatzeko zozketa egin da, emaitza honekin:

1. TXANDA: Zarautz-Babyauto / Donostiarra Amenabar / Santurtzi-Transportes y Gruas Aguado / Bermeo Urdaibai Avia Echebastar

2. TXANDA: Cabo / Orio / Hondarribia Arraun Elkartea / Zierbena Bahías de Bizkaia

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu