Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020-2021 ikasturteko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Ostirala, 2020(e)ko Iraila(r)en 04-(e)an

Udan zerbitzuak eta jarduerak normaltasunez eskaintzen eta programatzen saiatu gara, beti ere osasun arloko agintariek emandako jarraibideak betez, babes eta higiene neurri zorrotzak hartuz. Ikasturte berria irailaren 7an hasiko da eta hemen bildu nahi ditugu Donostia Kulturako guneetako neguko ordutegiak. Aintzat hartu eskolako oporretan (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk direla.

Bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik: 9:00-14:00.

San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea

San Telmo Museoak ohiko ordutegia mantenduko du. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00.

San Telmo Museoko Liburutegiak liburuak mailegatzeko eta kontsulta bibliografikoak egiteko eskaerei erantzungo die bibliosantelmo@donostia.eus helbide elektronikoaren bidez edota 943 481569 telefono-zenbakiaren bidez. Zerbitzu presentziala ere zabalik dago: astearteetan, 10:00-14:00 / 16:00-20:00;
asteazkenetik ostiralera 10:00-14.00. Jaiegunetan itxita.

Urgulleko Historiaren Etxea: itxita jarraituko du osasun neurriak behar bezala betetzen direla bermatzeko duen zailtasunagatik.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Programazioaren arabera joango dira ordutegiak egokitzen.

Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilak egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Kultur etxeetan guztietan modu presentzialean zabalduko den zerbitzu bakarrak liburutegia eta herritarren arreta izango dira. Irailaren 14an, arratsaldeko 16:00etan, hasiko da 2020-2021 ikasturteko matrikulazioa, bai presentziala, baita Internet bidezkoa ere (donostiakultura.eus/ikastaroak). Haurtxokoak eta gaztelekuak itxita egongo dira irailean zehar.

Plus 55 zerbitzuak ere martxan daude.

Aiete Kultur Etxea: asteartetik ostiralera, 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00; igandetan, 10:00-14:00. Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.

Amundarain Mediateka (Martutene): astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00. Jaiegunetan izan ezik.

Casares eta Tomasene kultur etxeak: Casares astelehenetik ostiralera (10:00-14:00 / 16:00-20:30) egongo da zabalik. Jaiegunetan eta zubietan itxita.

Tomaseneri dagokionez, astelehenetik ostiralera (10:00-14:00 / 16:00-20:30) eta larunbatetan (10:00-14:00 / 16:30-20:00). Jaiegunetan itxita.

Egia Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera zabalduko da: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30. Jaiegunetan eta zubietan itxita. Egiako Musikagela zerbitzuaren ordutegia hemen kontsultatu daiteke. Harremanetarako: musikagela@donostia.eus. KZgunea arratsaldez zabalik: 16:00-20:00. Zerbitzu hau erabiltzeko hitzordua hartu behar da telefonoz: 943 02 36 32.

Ernest Lluch Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30. Larunbatetan eta zubietan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Ernest Llucheko KZ gunea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Erabiltzaileek hitzorduak telefonoz eskatu behar dituzte: 943 02 36 33.

Intxaurrondo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.

Intxaurrondoko Musikagela zerbitzua ere zabalik. Erreparatu hemen dagoen ordutegiari.

Larratxo Liburutegia: astelehenetik ostiralera, 16:30-20:00. Jaiegun eta zubietan itxita.

Larrotxene Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.

Liburutegi Nagusiko KZ gunea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Erabiltzaileek hitzorduak lotu behar dituzte aldez aurretik telefonoz: 943 02 36 30.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbeton, 25): astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00; larunbatetan 10:00-14:00. Jaiegun itxita.

Loiola Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.

Lugaritz Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.

Okendo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30. Larunbatak eta zubiak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.

Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: ikasturtean zehar itxita dago.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu