Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

“Peninsula” film korearrak inauguratuko du urriaren 30ean Beldurrezko Astea

Península

Asteartea, 2020(e)ko Iraila(r)en 08-(e)an

Train to Busan 2: Peninsula (2020) film korearrak, Yeon Sang-ho-k zuzenduak, inauguratuko du datorren ostiralean, urriaren 30ean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astea.

Peninsula sekuela bat da, Train to Busan (2016) trepidantearena ‒urte hartako Astean Publikoaren Saria jasotakoa‒. Aurrekoa bezala Yeon Sang-ho-k zuzendua, Hego Korean estreinatu da uda honetan eta izugarrizko arrakasta izan du.

Train to Busanen kontatutako gertakarien ondorengo lau urteetan garatzen da pelikularen ekintza. Izurria hedatu egin da eta herrialde osoa utzi du suntsituta. Orain zeharo erraustua dago, eta kontrola galdutako zonbi gosetiek hartua, penintsularen jabe egin ondoren. Epidemiaren hasieran soldadu ohi batek ihes egitea lortu zuen kutsatutako eremutik eta bertara itzuli beharrean izango da orain.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu