Asteazkena, 2020(e)ko Iraila(r)en 02-(e)an
Datozen asteetan ekingo zaie Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiei. Irailetik abendura bitartera, hilabetero hainbat doako saio egingo dira Liburutegi Nagusia eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz (Antigua), Okendo (Gros) eta Tomasene (Altza) kultur etxeetako liburutegietan. Osasun krisia dela eta, aretoetako aforoa murriztu egin da eta segurtasun eta garbitasun neurriak bereziki zainduko dira.
Donostia Kulturaren webgunean egoitza bakoitzeko agenda eta solasaldian parte hartzeko baldintzak jasotzen dira. Donostiako liburutegien sareko bazkideek, Donostia Kulturako kideek eta Euskadiko Irakurketa Publikoko kideek maileguan eskatu ditzakete solasaldietan irakurriko diren liburuak. Zenbait kasutan liburuak eLiburutegia plataformatik deskargatzeko aukera egon daiteke.
Liburutegi Nagusiko San Jeronimoko aretoan lau solasaldi daude: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Euskarazkoaren dinamizatailea Iñigo Aranbarri da eta irailaren 15ean Mary Shelley-ren Frankenstein: edo Prometeo modernoa irakurriko dute. Ordutegia: 19:30ean.
Gaztelaniazko taldearen dinamizatzailea, berriz, Amaia García da, Bookhunterblog blogaren egilea. Iraileko solasaldia 29an izango da, Buhomil Hrabal idazlearen Una soledad demasiado ruidosa liburuarekin. Ordutegia: arratsaldeko 19:30ean.
Ingelesezkoaren kasuan, Donostia Book Club taldeak antolatzen ditu saioak Slawka Grabowskaren eskutik eta solasaldia irailaren 14an izango da Bret Easton Ellis idazlearen Less Than Zero liburuaren inguruan. Ordutegia: arratsaldeko 19:45ean.
Azkenik, frantsesezko taldearen dinamizatzailea Miren Garmendia da eta lehenengo solasaldia urriaren 5ean izango da Négar Djavadi idazlearen Désorientale liburuaren inguruan Ordutegia: arratsaldeko 19:00tan.
Kultur etxeetako solasaldiak ere urrian hasiko dira, informazioa eskuragarri egongo da bai Donostia Kulturaren webgunean (literatur solasaldien atalean) eta baita ere zentro bakoitzean.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa