Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020ko Poesia Orduak irailaren 7an eta 9an Victoria Eugenia Cluben

Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe

Astelehena, 2020(e)ko Abuztua(r)en 31-(e)an

Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero egiten diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi antolatu dira: hilaren 7an, «Hain zara eder» eta hilaren 9an «Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe». Biak ala biak Victoria Eugenia Cluben izango dira. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiko leihatilan, emanaldien egunetan bertan arratsaldeko 17:00etatik aurrera. 70 lagunentzako eserlekuak egongo dira eta hauexek dira babes zein higiene neurriak.

Hain zara eder Fito Rodriguez idazlearen liburua da. Errezital musikatuan hainbat lagunek hartuko dute parte. Alde batetik, errezitatzaile taldea lagun hauek osatuko dute: Andoni Tolosa "Morau", Dorleta Urretabizkaia, Asier Hernandez eta Fito Rodriguez bera. Bestetik, musikariak: Xalba Ramirez, Unai Pelaio "Pelax", Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi.

Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe Miren Agur Meabe idazlearen poema liburu berria da. Kasu honetan ikus-entzunezko errezitala da eskainiko dutena. Autoreaz gain, Iban Urizar "Amorante" musikariak eta Aitor Gametxo zinemagileak ere errezitalean parte hartuko dute, Eneritz Artetxeren zuzendaritzapean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu