Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Urriko ikuskizunak salgai

Urriko ikuskizunak salgai

Osteguna, 2020(e)ko Abuztua(r)en 27-(e)an

Gaur, abuztuak 27, urriko programazioaren aurrerapen bat aurkeztu dugu. Sarrerak salgai daude jada gure online kanalean (Donostia Kultura: sarrerak) eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan (11:30-13:30 / 17:00-20:00).

Antzerkia

Sei antzezlan izango dira hiriko hiru gune eszenikoetan. 

Victoria Eugenia Antzokian, urriaren 3an, De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín. Fernando Bernuesek zuzenduta eta Patxo Telleriak idatzitako antzezlanak diziplina anitzeko lan baten bidez bidaia historiko hau azaltzen du.

Hurrengo astean, urriaren 10etik 11ra, Fernando Cayok aurkeztuko du ¡¡Por todos los Dioses!!, Antzoki Zaharrean. Ibilbide barre-eragile, kritiko eta lisergikoa egiten du mitologia grekoan, bizitzan eta egungo munduan barrena.

Urriaren 24an, berriz, Intocables film sarituaren egokitzapena izango da Victoria Eugenia Antzokian. Aristokrata aberats baten istorioa kontatzen du, tetraplegiko geratu da istripu baten ondorioz, eta gazte baztertu bat kontratatu du zaintzailetarako, kartzelatik irten berria. Roberto Álvarez, Jimmy Roca, Begoña Maestre eta Iker Lastra dira protagonistak. 

Dantza

Hitzorduz josita dator urria.

Victoria Eugenia Antzokian, Mallandain Ballet Biarritz-en La Pastorale (berriz programatuta), izango da urriaren 9tik 10era, hurrengo egunean, urriaren 11, Club aretoan Amico Teatroren Tránsitos. Egiako Gazteszenan, urriaren 31n, Mugika & Osa-ren estreinaldia, Loser; urriaren 4an, Marco Vargas & Chloé Brûlé-ren Los cuerpos celestes. Partitura coral en siete movimientos; eta urriaren 17an, Danza Mobileren El festín de los cuerpos.

Musika

Urrian izango dira Beethovenen 250 urteurrenaren omenezko hainbat kontzertu; bertan behera gelditu zirenekoak, Ensemble Siciliano (urriaren 4an eta 25ean) eta Miguel Ituarte, pianoa. Bestetik, Antzoki Zaharrean, Grande Days-ek eta Elena Setiének Jauregi Hotzean azken diskoa aurkeztuko dute. Eta Victoria Eugenia Antzokian, urriaren 1ean, Garikoitz Mendizabalek eta Germán Olazabalek Metamorfosia errezitala eskainiko dute; txistua eta pianoak izan duten bilakaeraren islada azaldu nahi duen kontzertua.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu