Astelehena, 2020(e)ko Abuztua(r)en 24-(e)an
Udako azken txanpan sartuko gara laster eta hona hemen hainbat proposamen azpimarragarri berau samurra egiteko. Kulturaren aldeko apustua egin dugu sasoi honetan ere, beti higiene eta babes neurri zorrotzak hartuz.
Bost antzezlan
Antzoki Zaharrean Angeles Martin, Blanca Oteyza eta Paloma Montero egongo dira irailaren 3tik 6ra. Cuidados intensivos antzezlanaren lau emanaldi daude programatuta.
Martxoaren 27an banatzen da Donostia Antzerki Saria Victoria Eugenian. Aurten baina, irailaren 8an izango da, COVID-19ak behartuta, eta egun horretan ikusi ahal izango dugu Atx Teatroren 7ak bat.
Irailaren 10etik 13ra Jorge Javier Vázquez izango da Victoria Eugenian. Desmontando a Séneca antzezlanaren estreinaldia izango da. Lau funtzio guztira.
Euskarazko bi antzezlan denboraldiari agur esateko: Rita eszenaratzeko igoko dira Joseba Apaolaza eta Aitziber Garmendia Antzoki Zaharreko oholtzara irailaren 9tik 12ra (lau funtzio) eta Zoaz pake santuan taularatuko dute Ane Gabarain eta Mikel Laskurainek irailaren 27an Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan.
Sarrera guztiak gure ohiko kanaletan daude salgai: donostiakultura.eus/sarrerak sarean eta Victoria Eugenia zein Antzoki Zaharreko leihatiletan (egunero, 11:30-13:30 / 17:00-20:00).
Beethoven 250 Victoria Eugenian eta Basoka Aieten
Urte hasieran, Donostia Musikarekin batera, Ludwig van Beethovenen (1770-1827) jaiotzaren 250. urteurrena ospatzeko bi integral abiatu genituen Victoria Eugenia Antzokian. COVID-19a dela eta, horietako batzuk bertan behera geratu ziren udaberrian eta iraileko lehen astean birprogramatu genituen. Sarrerak salgai daude gure ohiko kanaletan uztailaren 13tik.
Irailean izango ditugun emanaldiak hauexek dira (informazio gehiago albiste honetan):
Pianorako eta harirako sonatak
Irailak 1: Ensemble Siciliano.
Irailak 6: Ensemble Siciliano.
Pianorako sonatak
Irailak 2: Juan Carlos Fernández Nieto.
Irailak 3: Niklos Stavlas.
Irailak 4: Judith Jáuregui.
Irailak 5: Josu Okiñena.
2020ko irailaren 5ean, Miramonen, egingo den Indie folk musika jaialdia da Basoka. Seigarren edizioa izango den arren, lehen aldiz izango du jaialdi autonomoaren izaera. Sara Zozaya, Elena Setien & Joseba Irazoki, Charly eta Amateur-en proposamenez gozatzeko aukera izango dugu, eta, horiez gain, Joe Wilkes britainiarra, El Largo Adiós hirukote gaztelar-frantziarra eta Marta Reguera bilbotarra buru duten RO-E suediarrek bisitatuko gaituzte. Neurriak eta informazio gehiago albiste honetan.
Dantza Egian
Irailaren 10ean Iron Skulls arituko da Blas de Otero plazan eta bi pase egingo ditu: 19:00etan eta 19:30ean.
Gazteszenan, berriz, Ertzak Zehar taularatuko du hilaren 12 eta 13an, iluntzeko 20:00etan. Sarrerak oraindik ez dira salgai jarri. Irailaren hasieran erosi ahalko dira.
2020-2021 ikastaroen matrikulazioa
Donostia Kulturak 2020-2021 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu zuen abuztu hasieran. 356 ikastaro (333 helduentzat eta 23 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Matrikulazioa irailaren 14an abiatuko da. Albiste honetan informazio gehiago.
Poesia Orduak eta literatur solasaldiak
Irailaren 7an eta 9an bi emanaldi izango ditugu Victoria Eugenian, Poesia Orduak izeneko programa barruan. Fito Rodriguezen «Hain zara eder» eta Miren Agur Meaberen «Nola gorde errautsak kolkoan eztulik egin gabe», hain zuzen ere. Biak Club aretoan izango dira eta gonbidapenak leihatilan banatuko dira, emanaldien egunean bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Literatur solasaldiak ere irailean abiatuko dira eta informazioa webgunean duzue.
Gainera, irailaren 16an Poesia eta pentsamendua izeneko jarduera antolatu dugu Victoria Eugenia Club aretoan. Laster informazio gehiago.
Erakusketak, Nosferatu Tabakaleran, estropadak...
San Telmoko erakusketez gain, erakusketen atalean ikusiko duzue hainbat kultur etxetan ere hasi garela programatzen.
Donostiako Zinemaldiaren atarian, Rainer Werner Fassbinder-i 2019-2020an eskainitako zikloan film bat proiektatuko da Tabakaleran hilabete hasieran: zinemagile alemaniarraren Txinatar erruleta (Chinesisches Roulette, 1976) hilaren 2an.
Eta nola ez, iraileko lehen bi igandetan, estropadak jokatuko dira Kontxako badian.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa