Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Beethovenen 250. urteurrena ospatzeko 6 kontzertu irailean

Ludwig Van Beethoven

Asteazkena, 2020(e)ko Abuztua(r)en 12-(e)an

Urte hasieran, Donostia Musikarekin batera, Ludwig van Beethovenen (1770-1827) jaiotzaren 250. urteurrena ospatzeko bi integral abiatu genituen Victoria Eugenia Antzokian. COVID-19a dela eta, horietako batzuk bertan behera geratu ziren udaberrian eta iraileko lehen astean birprogramatu genituen. Sarrerak salgai daude uztailaren 13tik antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Bi ziklo daude urtean zehar: trioen eta piano eta harietarako sonaten integrala, alde batetik, eta pianorako sonaten integrala, bestetik.

Irailean izango ditugun emanaldiak hauexek dira:

Pianorako eta harirako sonatak

Irailak 1:  Ensemble Siciliano.

Irailak 6: Ensemble Siciliano.

Pianorako sonatak

Irailak 2: Juan Carlos Fernández Nieto.

Irailak 3: Niklos Stavlas.

Irailak 4: Judith Jáuregui.

Irailak 5: Josu Okiñena.

Hasiera batean aurreikusi bezala, zikloak jarraipena izango du urrian. Informazio hori albiste honetan dago bildua: 19 kontzertu Beethovenen 250. urteurrena ospatzeko 2020an.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu