Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Okendo Kultur Etxea zabalik berriro

Okendo Kultur Etxea

Astelehena, 2020(e)ko Abuztua(r)en 10-(e)an

Gaur, abuztuak 10, berriro zabalduko ditu ateak Okendo Kultur Etxeak. Groseko Ramuntxo Berri tabernako COVID agerraldiari aurre egiteko probak amaitu zituen Osakidetzak atzo goizean eta, garbiketa bereziak egin ondoren, goizeko 10:00etan zabalduko da kultur etxea.

Kontuan hartu abuztuan modu presentzialean zabalduko den zerbitzu bakarra liburutegia izango dela.

Abuztuaren 10etik 14ra ordutegi berezia izango du: astelehenetik ostiralera goizez soilik zabalik, 10:00-14:00.

Datorren astetik irailaren 6ra arte, berriz, astelehenetik ostegunera, 16:00-20:00. Ostiraletan goiz eta arratsaldez: 10:00-13:00 / 16:00-20:00.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu