Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020Postalak: Pandemia garaian emozioak adierazteko postalak

2020Postala

Osteguna, 2020(e)ko Abuztua(r)en 06-(e)an

Donostiako Udalak, Donostia Lagunkoiaren eta Osasuna Sustatzeko Udal Zerbitzuaren bitartez, 2020Postalak proiektua jarri du martxan, pandemia garaietako emozioetatik abiatutako postalak. Tabakalerarekin, Emausekin eta Gipuzkoako Itxaropenaren telefonoarekin batera egiten da ekimen hau. Parte hartzeko epea irailaren 15ean amaituko da.

Pertsona anonimoek egindako postalak dira, eta horietako bakoitzak COVID-19 pandemian bizi dituen sentimenduak, emozioak edo sentsazioak adierazten ditu.

Puntu nagusiak

1.- Postal bat egin edo erosi beharko da eta bertan nahi dena idatzi, marraztu edo adierazi.

2.- Postalak anonimoak izango dira. Parte hartzen dutenek ez dute jakingo nori ari diren zuzentzen, ezta norena den jasotzen duten postala ere. Izena (abizenik gabe) eta adina jartzea baino ez zaie eskatuko, ondoren postala jasoko duenari informazio pixka bat emateko.

3.- Irailaren 15a baino lehen antolatzaileei bidali behar zaizkie eta horretarako bi era daude:

3.1.- Bilketarako postontziak egongo dira: Tabakalerako patioan, Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder Parkea, 1) eta Emausek Donostian dituen dendetan (Mundaiz kalea, 6 / Mendeurren plaza, 3).

3.2.- Posta arruntaz, Correos-en bitartez, ere bidali ahal izango dira. Zigilua jarri eta helbide honetara bidaliz: Medialab Tabakalera. Andre zigarrogileak plaza 1, 20012, Donostia.

4.- Jasotako postal guztiak 2020Postalak taldearen eskuetatik pasatuko dira aurrena.Talde horrek etiketa bat jarriko dio postal bakoitzari, eta ohar, erreferentzia bat, esaldi edo hausnarketaren bat idatziko du han, irakurri duen postalak iradoki dionarekin lotuta.

5- Postal guztiak Postalak2020.eus webgunean eta 2020 postalak Instagram kontuan egongo dira ikusgai.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu