Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Hogwartseko ihesgela digitala" eta "Gose jokoak" euskaraz

Peter Township Public Library

Asteazkena, 2020(e)ko Abuztua(r)en 05-(e)an

AEBetako liburuzain batek sortutako Hogwarts-eko ihesgela digitala (Harry Potter-en unibertsoan murgiltzeko escape room) eta Suzanne Collins-en Gose jokoak jolasa euskaratu ditu Egia Kultur Etxeko liburutegiak.

Apirilean, denok itxialdian ginela, birusaz gain beste gertakari batek eman zion munduari bira: Hogwarts Digital Escape Room. Bertan zure mugikor, eramangarri edo dena delakoaren pantaila bidez Harry Potter-en mundu magikoan murgil zintezkeen, zenbait froga eta buruhauste gaindituz, benetako ihesgela bailitzan. Jokoa Sydney Krawiec-ek, Peters Townshipeko liburuzainak, asmatu zuen (Pennsylvania, AEB).

Zeresana eman zuen, komunikabideetako lerroburuak betez. Oso denbora gutxian itzulpenak egiten hasi ziren. Eta Donostia Kultura saltsa horretan ere sartu zen, Egia Kultur Etxeko liburutegiaren bitartez euskarazko egokitzapena eginez: Hogwarts-eko ihesgela digitala (gurean Sustatuk eman zuen horren berri).

Baina Sydney Krawiec eta Peters Township liburutegia ez ziren konformatu eta irakurzaletasuna sustatzeari ekin diote berriro. Oraingo honetan Suzanne Collinsen Gose Jokoak liburu arrakastatsuan oinarritu dira joko berri bat diseinatzeko. Bide batez, idazlearen nobela berriaren argitalpena ospatu asmoz.

Jolas hau ez da ihesgela, "aukeratu zure abentura" moduko bat baizik. Bertan mundu distopiko eta apokaliptiko batean murgildu behar duzu eta arriskuetatik bizirik ateratzen saiatu. Azken finean, Katniss Everdeen-en mundu zirraragarrian euskaraz murgiltzeko aukera bikaina.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu