Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020-2021: irailaren 14tik aurrera 356 ikastarotan matrikulatzeko aukera

Asteartea, 2020(e)ko Abuztua(r)en 04-(e)an

Donostia Kulturak 2020-2021 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 356 ikastaro (333 helduentzat eta 23 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak.

Ikastaroen matrikulazioa 2020ko irailaren 14an (arratsaldeko 16:00etan) hasiko da eta hilaren 27an bukatuko da. Edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da.

 

Eskaintza pdf formatuan daukagu kontsultatzeko moduan (kultur etxeetan irail hasieran izango da paperean) eta informazio osoagoa iraila hasieran bertan www.donostiakultura.eus/ikastaroak helbidean.

Informazio gehiago:

Puntu aipagarrienak

2020-2021 kanpainan hainbat berrikuntza daude COVID-19ak eragindako egoerari eskaintza egokitzearekin, eduki beharreko kontuarekin eta Donostia Kulturak hiritarrentzat antolatzen dituen jardueretan izan beharreko erantzunkidetasunarekin lotuak daudenak.

Ikastaroen iraupenari dagokionez, kanpainaren ezaugarri nagusiak dira iraupen laburragoak eta eskuragarriagoak eskaintzea. Izan ere, ikastaro trinkoak eta hiruhilekoak bi epealditan antolatu dira: 2020ko urritik abendura eta 2021eko otsailetik maiatzera.

Ildo horretan, programazioaren % 97 formatu horretara egokitzen da. Ikastaro orokor guztiak hiru hilekoak dira eta egile edo espezialitate ikastaro trinko asko topatuko ditugun arren, beste batzuk, prestakuntza-edukiagatik, lau hilekoak edo ikasturtea osokoak izatea beharrezkoa da.

Eskaintzan nabarmendu beharreko beste elementu bat da kultur etxeen edukieraren murrizketa kontuan hartuta diseinatu dela, betiere agintariek eta Donostia Kulturak ezarritako segurtasun eta higiene arauen arabera. Edukiera horiek zorrotz errespetatuko dira eta ikasleei gogoraraziko zaizkie COVID-19 gaixotasuna hedatzea saihesteko higiene eta segurtasun neurriak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu