Asteazkena, 2020(e)ko Uztaila(r)en 29-(e)an
Abuztuaren 3an berriro zabalduko ditu ateak Okendo Kultur Etxeak. Eraikina itxita egon da ekainean eta uztailean zehar aire girotuko sisteman egin beharreko egokitze lanak zirela eta. Kontuan hartu abuztuan modu presentzialean zabalduko den zerbitzu bakarra liburutegia izango dela.
Guneak honako ordutegia izango du irailaren 6ra arte: astelehenetik ostegunera, 16:00-20:00. Ostiraletan goiz eta arratsaldez: 10:00-13:00 / 16:00-20:00.
Abuztuaren 10etik 14ra ordutegi berezia: egunero goizez soilik zabalik, 10:00-14:00.
Abuztuan itxita egongo dira: Martuteneko Amundarain Mediateka, Casares Kultur Etxea, Egia Kultur Etxea, Larratxo Liburutegia, Larrotxene Kultur Etxea, Loiola Kultur Etxea eta Lugaritz Kultur Etxea.
Okendoren kasuan esan bezala, kultur etxeetan abuztuan modu presentzialean dagoen zerbitzu bakarra liburutegia izango da. Liburutegi Nagusian eta Ernest Lluch-en KZ gunea ere zabalik izango da. Azpimarratu behar da liburutegien haur sailetan mailegu zerbitzua eskaintzen dela, eta 12 urtetik beherakoak heldu baten laguntzaz etorri behar direla.
Aiete Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; ostegunetan arratsaldez ere zabalik (16:00-19:00), abuztuaren 13an izan ezik.
Ernest Lluch Kultur Etxea: astelehenetan, 10:00-13:00 / 16:00-20:00; asteartetik ostiralera, 16:00-20:00. Abuztuaren 10etik 14ra ordutegi berezia: egunero goizez soilik zabalik, 10:00-14:00.
Ernest Llucheko KZ gunea: abuztuaren 4ko eguneratzea. Zerbitzu hau itxita egongo da abuztuan zehar. Barka endredoak.
Intxaurrondo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; astelehenetan arratsaldez ere zabalik (16:00-19:00), abuztuaren 10ean izan ezik.
Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Abuztuaren 15ean (jaieguna), itxita. Abuztuaren 8tik 14ra ez da arratsaldez zabalduko.
Liburutegi Nagusiko KZ gunea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:30-20:00 (abuztuaren 10etik 14ra arratsaldez itxita). Erabiltzaileek hitzorduak aldez aurretik lotu behar dituzte telefonoz: 943 02 36 30.
Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermín Calbetón, 25): astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan arratsaldez ere zabalik (16:00-19:00), abuztuaren 11n izan ezik.
Tomasene Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera 10:00-14:00; astearteetan arratsaldez ere bai (16:00-19:00), abuztuaren 11n izan ezik.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa