Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

“Deabrua ote”rako bisita gidatuen eskaintza zabaldu du museoak

Asteartea, 2020(e)ko Uztaila(r)en 28-(e)an

Museoak Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketarako bisita gidatuen eskaintza zabalduko du abuztuan; izan ere, larunbatetan, ohikoez gain, 19:00etan beste bisita bat eskainiko du, gaztelaniaz.

Hala, hauek izango dira bisita gidatu programatuak erakusketa itxi arte (abuztuaren 30ean):

  • Asteazkenetan: 10:30ean gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz.
  • Larunbatetan (abuztuaren 15ean ez da bisitarik egongo): 10:30ean euskaraz eta 18:00etan + 19:00etan gaztelaniaz.

Bisitak doakoak dira (hala sarrera nola bisita bera), baina beharrezkoa da aurrez erreserba egitea stm_erreserbak@donostia.eus posta elektronikoaren bidez edo 943 48 15 61 telefonora deituta astelehenetik ostiralera 12:00etatik 14:00etara.

 

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu