Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Maite Rocandioren lan bat eman dio dohaintzan museoari San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak

Dohaintza ekitaldian Susana Soto eta Carlos Rilova. Argazkia: Oskar Moreno

Asteazkena, 2020(e)ko Uztaila(r)en 15-(e)an

Museoen Nazioarteko Egunaren inguruan egin ohi dio urtero San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak museoari dohaintza.

Aurtengoa, maiatzean izan beharrean, uztailaren 14an egin dute, ezohiko egoeraren ondorioz. Maite Rocandio egile donostiarraren olio bat eman dio elkarteak 2020an San Telmori, "Estación del Norte de San Sebastián" (Donostiako Norteko geltokia) titulua duen lana, 46 x 55 cm.ko neurrikoa.

Ez da museoaren bilduman dagoen egile honen lehen lana. Izan ere, Aranaz Darrásek antolatutako Gabonetako Lehiaketaren 1956-57 eta 1958-59 urteetako edizioetan irabazle izanik, museoaren bildumako parte izatera pasa ziren bere bi lan irabazleak, "La fábrica dormida" (Lokartutako lantegia) eta "El carro de la lechera" (Esne saltzailearen gurdia) mihise gaineko olioak, eta duela urte batzuk partikular batengandik dohaintzan jaso zuen "La Concha en la Belle Époque" (Kontxa Belle Époque garaian) taula gaineko olioa.

Museoarentzako interes handikoa da Rocandioren lan hau, eta berarekin, beste aurrerapauso bat eman nahi du emakume artisten lanak eskuratzeko bidean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu