Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Abuztuko eta iraileko antzezlanak salgai

2020ko uda: Donostia Kulturaren abuztua eta iraila bitarteko antzerki programazioa

Asteazkena, 2020(e)ko Uztaila(r)en 08-(e)an

Gaur, uztailak 8, aurkeztu dugu abuztuko eta iraileko programazioa. Sarrerak salgai daude jada gure online kanalean (Donostia Kultura sarrerak: antzerkia) eta Victoria Eugeniako txarteldegian (11:30-13:30 / 17:00-20:00). Antzoki Zaharreko leihatila uztailaren 27an zabalduko da, aipatu ordutegian.

Uztailekoak

Duela aste batzuk aurkeztu genituen hilabete honetakoak. Gogoratu ditzagun labur bada ere.

Aitziber Garmendia Victoria Eugeniako taula gainean izango dugu Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio) uztailaren 8tik 12ra. Bost funtzio izango dira guztira.

Hurrengo astean, uztailaren 16tik 19ra, gaztelaniazko estreinaldia prestatu dugu: Magüi Mira-k zuzendutako Los mojigatos eszenaratuko dute Gabino Diego eta Cecilia Solaguren antzezleek Victoria Eugenian.

Hilabeteari Antzoki Zaharrean emango diogu amaiera: Pánico ikuskizuna ekarriko digu Coart+e & Felipe Andrés Producciones-ek. Uztailaren 30etik abuztuaren 2ra.

Abuztukoak

Mentiras inteligentes antzezlanarekin etorriko zaizkigu María Luisa Merlo eta Jesús Cisneros. Antzoki Zaharrean abuztuaren 5etik 9ra. Bost funtzio.

La fiesta del Chivo, berriz, da Juan Echanovek Victoria Eugeniako oholtzan eskainiko duena abuztuaren 5etik 9ra. Bost emanaldi.

El método Gronhölm, Luis Merlo eta Jorge Bosch. Victoria Eugenian abuztuaren 11tik 16ra. Sei funtzio.

Izena! antzezlana Antzoki Zaharrean abuztuaren 13tik 16ra. Euskarazko antzezlana taularatuko dute Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberriak. Lau emanaldi programatu dira.

La herencia, David Barreirorena Antzoki Zaharrean abuztuaren 19tik 23ra. Fernando Coronado, Stany Coppet, Isabel Torrevejano eta José Carretero. Bost emanaldi.

Concha Velascok La habitación de María antzezlana estreinatuko du Victoria Eugenian. Bost funtzio abuztuaren 19tik 23ra.

Jon Plazaolak ere estreinaldia ekarriko digu besapean. Irabazi euskarazko antzezlana Antzoki Zaharrean egongo da abuztuaren 26tik 30era. Bost saio.

Abuztuaren 28an eta 29an, berriz, La sumisión taularatuko du Morfeo Teatrok Victoria Eugenian. Bi emanaldi.

Hilabetea bukatzeko, haurrentzako emanaldia: Coppélia, el cuento de la niña de los ojos de porcelana. Factoría de Cuentos-ek emanaldi bakarra egingo du abuztuaren 30ean Victoria Eugenian.

Irailekoak

Antzoki Zaharrean Angeles Martin, Blanca Oteyza eta Paloma Montero egongo dira irailaren 3tik 6ra. Cuidados intensivos antzezlanaren lau emanaldi daude programatuta.

Martxoaren 27an banatzen da Donostia Antzerki Saria Victoria Eugenian. Aurten baina, irailaren 8an izango da, COVID-19ak behartuta, eta egun horretan ikusi ahal izango dugu Atx Teatroren 7ak bat.

Irailaren 10etik 13ra Jorge Javier Vázquez izango da Victoria Eugenian. Desmontando a Séneca antzezlanaren estreinaldia izango da. Lau funtzio guztira.

Euskarazko bi antzezlan denboraldiari agur esateko: Rita eszenaratzeko igoko dira Joseba Apaolaza eta Aitziber Garmendia Antzoki Zaharreko oholtzara irailaren 9tik 12ra (lau funtzio) eta Zoaz pake santuan taularatuko dute Ane Gabarain eta Mikel Laskurainek irailaren 27an Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu